Gaiak
Adinak
Hizkuntza

Urtea: 2008

Iraupena: 110 min.

Herrialdea: Alemania

Zuzendaritza: Dennis Gansel

Aktoreak:

Jürgen Vogel, Frederick Lau, Jennifer Ulrich, Max Riemelt, Christiane Paul, Elyas M´Barek, Jacob Matschenz, Cristina Do Rego, Maximilian Mauff, Maximilian Vollmar, Ferdinand Schmidt-Modrow, Tim Oliver Schultz, Amelie Kiefer, Fabian Preger, Odine Johne

Produkzioa: Constantin Film Produktion, Rat Pack Filmproduktion, Medienfonds GFP

La ola

Izenburu originala: Die Welle

Sinopsia
Alemania gaur egun. Proiektuen astean, gobernu totalitarioen funtzionamendua ikasleei azaltzeko, Rainer Wenger institutuko irakasleari esperimentua abian jartzea bururatu zaio. Emaitza tragikoak izango dituen esperimentua izango da. Egun gutxiren buruan, diziplina eta komunitate-sentimendua bezalako ideiek, izatez kaltegarriak ez direnek, benetako mugimendua sorraraziko dute: Olatua. Hirugarren egunerako ikasleak elkarrengandik aldentzeari ekingo diote, eta elkar mehatxatzeari. Irakasleak esperimentua bertan behera uztea erabakiko du water-poloko partida batean gatazka indarkeria gisa lehertzen denean. Baina ordurako beranduegi izango da: ez dago Olatua kontrolatzeko modurik.

Gaiak
Totalitarismoa, giza izaera eta ideologia

Totalitarismoa. Sistema totalitarioa ezartzeko beharrezko baldintzak ez daudela egungo geure gizartetik horren urrun erakusten du istorioak.
Giza izaera. Jokabide fanatikoa ez dela salbuespenezko testuinguruetan gertatzen den jokabide ezohikoa eta bakartua erakusten du filmak, eta ez dela arazo psikologikoak dituzten lagunen jokamoldea bakarrik. Denok gara fanatismorako gai.
Ideologia. Ezaugarri ideologikoa oinarrizko giza zentzuari gailentzen zaionean ideologiak duen arriskua erakusten du istorioak.

Filma ikusteko eta entzuteko iradokizunak
Pelikula bat modu askotara ikus eta entzun daiteke. Erreferentzi puntu batzuk eskaintzen ditugu. Zehazki pelikula modu honetara ikusi eta entzutea iradokitzen dizugu:

…barrura begira. Lehen pertsonan esanguratsu egiten zaigun horri buruz hausnartzea, eta gure bizitzan bertan sortarazten dizkigun galderei buruz. Helburua ez da betirako erantzunak bilatzea, sortarazten dizkigun erresonantziei so egitea baizik.
…kanpora begira. Taldean edo eta familian elkarrizketa sustatu. Kontua ez da ondorioetara iristea. Hauteman eta sentitu duguna konpartitzea, eta besteen hautemate ezberdina entzuten eta ulertzen saiatzea.
…ez bakarrik buruarekin, baita bihotzarekin ere. Une batez aurreiritzi ideologikoak edo aurrez ditugun ideiak albo batera uztea, pelikulak kontatzen digun harira, sentimenduek hitz egin dezaten.
eta denbora baten buruan, berriz pentsatzea… Egun batzuetara pelikulak uzten digun arrastoari adi egon. Arrasto hori ikusi dugunari buruzko hausnarketak eta istorioak gugan hartzen duen protagonismoak bat egitearen ondorioa da.

Zenbait galdera…
…pelikula ikusi aurretik

· Totalitarismoari buruz: Zerk ahalbidetzen du totalitarismoa?
· Fanatismoari buruz: Zer da fanatismoa? Zerk ahalbidetzen du gizakiak jokabide fanatikoa izatea?
· Lehentasunari buruz: Egoera zailean edo gatazka-egoeran, zeri ematen diogu lehentasuna ideia bati ala pertsonaren balioari?

…pelikula ikusi ondoren

· Nola doaz sartzen Olatuan gazteak eta irakaslea? Zein prozesu jarraitu dute? Zergatik?
· Marcok nahiago du taldeko kide izatearen segurtasuna; neskalagunak, ordea, haren kontzientziari fidel izateak dakarkion segurtasunik eza. Zergatik ikusten dute Olatua horren begi desberdinez?
· Zergatik iristen da ariketa hutsa dena muturreko egoerara?
· Ba al dira egungo gizartean erakunde eta pentsamolde totalitarioak?

Orla Hassonen laguntzarekin.
Gida didaktikoa deskargatu

Scroll to Top