Gaiak
Adinak
Hizkuntza

Urtea: 2005

Iraupena: 76 min.

Herrialdea: AEB eta Erresuma Batua

Zuzendaritza: Tim Burton

Aktoreak:

Johnny Depp (Victor Van Dort), Helena Bonham Carter (La novia cadáver), Emily Watson (Victoria Everglot), Tracey Ullman (Nell Van Dort/Hildegarde), Paul Whitehouse (William Van Dort/Mayhew/Paul el maitre), Joanna Lumley (Maudeline Everglot), Albert Finney (Finis Everglot), Richard E. Grant (Barkis Bittern), Christopher Lee (Pastor Galswells), Michael Gough (Elder Gutknecht)

Produkzioa: Tim Burton y Allison Abbate

La novia cadáver

Izenburu originala: Corpse Bride

Sinopsia
XIX. mendeko Europako herrixka batean leku duen ipuin honek Victorren istorioa kontatzen du. Hilotza den ezkongai misteriotsu batek Victor infernura eramaten du berarekin, eta elkarrekin ezkontzen dira. Bien bitartean, Victoria, Victorren benetako neska-laguna, bizien munduan dago bere zain. Nahiz eta hildakoen mundua haren hezkuntza viktoriar hertsia baino askoz ere dibertigarriagoa den, bere benetako maitea utziaraziko dion ezer ez dagoela mundu honetan, ezta hurrengoan ere, jabetuko da Victor.

Gaia
Maitasuna, heriotza eta etika

Maitasuna. Sakrifizioan eta entregan oinarritutako maitasun istorioa deskribatzen du pelikulak.
Heriotza. Finitutasunak erro erroan berea duen limitazioa aurkezten du istorioak, maitasunean ere presente dagoen limitazioa.
Etika. Helburua betetzearen eta bestearen borondatea errespetatzearen artean sortzen den ataka deskribatzen du pelikulak.

Filma ikusteko eta entzuteko iradokizunak
Pelikula bat modu askotara ikus eta entzun daiteke. Erreferentzi puntu batzuk eskaintzen ditugu. Zehazki pelikula modu honetara ikusi eta entzutea iradokitzen dizugu:

…barrura begira. Lehen pertsonan esanguratsu egiten zaigun horri buruz hausnartzea, eta gure bizitzan bertan sortarazten dizkigun galderei buruz. Helburua ez da betirako erantzunak bilatzea, sortarazten dizkigun erresonantziei so egitea baizik.
…kanpora begira. Taldean edo eta familian elkarrizketa sustatu. Kontua ez da ondorioetara iristea. Hauteman eta sentitu duguna konpartitzea, eta besteen hautemate ezberdina entzuten eta ulertzen saiatzea.
…ez bakarrik buruarekin, baita bihotzarekin ere. Une batez aurreiritzi ideologikoak edo aurrez ditugun ideiak albo batera uztea, pelikulak kontatzen digun harira, sentimenduek hitz egin dezaten.
eta denbora baten buruan, berriz pentsatzea… Egun batzuetara pelikulak uzten digun arrastoari adi egon. Arrasto hori ikusi dugunari buruzko hausnarketak eta istorioak gugan hartzen duen protagonismoak bat egitearen ondorioa da.

Zenbait galdera…
…pelikula ikusi aurretik

· Maitasunari buruz: Zer egiteko gai gara maitasuna dela-eta? Horri uko egiteko prest ere egongo ginateke?
· Etikari buruz: Modu etikoan jarduteak pena merezi al du?

…pelikula ikusi ondoren

· Zer iruditzen zaizu Burtonek bizitzaz eta heriotzaren osteko beste bizitzaz pelikulan duen ikuspegia?
· «Maite zaitut, baina ez zara nirea». Hitz horiek esan ondoren hilotza den ezkongaiak Victorrekin ezkontzeari uko egiten dio, eta Victoriari eraztuna itzultzen dio. Zergatik egiten dio uko Victorri?
· Hilotza den ezkongaiak zergatik ez dio sekula jaramonik egiten bere kontzientziari, buruan alde batetik bestera dabilkion harrari, alegia?

Nerea Beldarrainen laguntzarekin.
Gida didaktikoa deskargatu

Scroll to Top