Sinopsia
Johnny Friendly izeneko mafioso batek kontrolatzen du New York-eko moilen zamaketari lanaren inguruko bizitza. Eskupeko boxelari ohia den Terry Malloy-k berarentzat egiten du lan, eta bere gaiztekari batzuren zeharkako testigu da. Friendly-ren biktima izandako baten aizpa den Edie Doyle ezagutzen duenean, Terry damu da, eta daraman bizitzaren errudun sentitzen hasten da. Berak aita Barrie aurkezten du. Honek auzitara joatera eta bertan dakien guztia kontazera animatzen du…
Gaia
Kontzientzia, mendekua, leialtasuna
Kontzientzia. Pelikulak pertsonaren patua aldatzeko ahalmena duen kontzientziaren entzutea aztertzen du.
Mendekua. Istorioak mendekuaren sustraiak aurkezten ditu, eta beronek har ditzakeen bideak aztertzen.
Leialtasuna. Pelikula honetan leialtasun indartsuko harremanak aurkezten dira, maitasuna eta beldurra bezalako sentimendu anitzetan oinarritutako leialtasuna.
Filma ikusteko eta entzuteko iradokizunak
Pelikula bat modu askotara ikus eta entzun daiteke. Erreferentzi puntu batzuk eskaintzen ditugu. Zehazki pelikula modu honetara ikusi eta entzutea iradokitzen dizugu:
…barrura begira. Lehen pertsonan esanguratsu egiten zaigun horri buruz hausnartzea, eta gure bizitzan bertan sortarazten dizkigun galderei buruz. Helburua ez da betirako erantzunak bilatzea, sortarazten dizkigun erresonantziei so egitea baizik.
…kanpora begira. Taldean edo eta familian elkarrizketa sustatu. Kontua ez da ondorioetara iristea. Hauteman eta sentitu duguna konpartitzea, eta besteen hautemate ezberdina entzuten eta ulertzen saiatzea.
…ez bakarrik buruarekin, baita bihotzarekin ere. Une batez aurreiritzi ideologikoak edo aurrez ditugun ideiak albo batera uztea, pelikulak kontatzen digun harira, sentimenduek hitz egin dezaten.
eta denbora baten buruan, berriz pentsatzea… Egun batzuetara pelikulak uzten digun arrastoari adi egon. Arrasto hori ikusi dugunari buruzko hausnarketak eta istorioak gugan hartzen duen protagonismoak bat egitearen ondorioa da.
Zenbait galdera…
…pelikula ikusi aurretik
· Kontzientziari buruz: «Kontzientziari entzutea» esaldiak zer esan nahi du? Zein egoera eta monetutan hitz egiten digu kontzientziak?
· Mendekuari buruz: Zeintzuk dira mendekuaren sustraiak? Mendekuak bizitzaren beste hainbat esparru domina ditzake?
· Leialtasunari buruz: Non oinarritzen da leialtasuna? eta, zeintzuk dire bere ondorioak?
…pelikula ikusi ondoren
· «Kontzientziari entzun», aita Barry-k eginiko iradokizuna zergatik ukatzen du Ferry-k? Nola azaltzen da beragan?
· Mendekuaren ordez Ferry justizia aukeratzen al du? Zein da bien arteko desberdintasuna?
· Zergatik ditu Ferry-k leialtasun zatituak? zer da berarentzat familia?
Orla Hassonen laguntzarekin.
Gida didaktikoa deskargatu