Gaiak
Adinak
Hizkuntza

Urtea: 1999

Iraupena: 95 min.

Herrialdea: Espainia

Zuzendaritza: José Luis Cuerda

Aktoreak:

Fernando Fernán Gómez, Manuel Lozano, Uxía Blanco, Gonzalo Uriarte, Alexis de los Santos, Jesús Castejón, Guillermo Toledo, Elena Fernández, Tamar Novas, Tatán, Celso Parada, Tucho Lagares

Produkzioa: Sogetel, Las producciones del Escorpión, Grupo Voz

La lengua de las mariposas

Izenburu originala: La lengua de las mariposas

Sinopsia
1936ko neguaren amaiera. Galiziako herrixka txiki batean, Moncho, zortzi urteko mutikoa eskolara itzuli da denbora luzean gaixo egon ondoren. Orduan hasiko du jakintzaren eta bizitzaren ikaskuntza bere lagun Roqueren eta maisu berezi baten eskutik. Maisu horrek era askotako ezagutzak irakatsiko dizkie: patataren jatorria edota tximeletaren mingainak espiral-formakoa izatearen beharra. Uztailaren 18an dena eten egingo da.

Gaiak
Hezkuntza, laguntasuna eta traizioa

Hezkuntza. Testuinguruaren baldintzak saihesteko asmoz, hezkuntzak bizitzan bideratzeko egiten duen ahalegina erakusten du pelikulak.
Laguntasuna. Adinaz eta beren egoerez haratago, bi pertsonen artean sortzen den laguntasuna erakusten du istorioak.
Traizioa. Testuinguruaren eragina dela-eta, bere uste sendoei eta lagunei traizio egin diezaiokeen giza izaeraren eta bere erabakien natura deskribatzen du pelikulak.

Filma ikusteko eta entzuteko iradokizunak
Pelikula bat modu askotara ikus eta entzun daiteke. Erreferentzi puntu batzuk eskaintzen ditugu. Zehazki pelikula modu honetara ikusi eta entzutea iradokitzen dizugu:

…barrura begira. Lehen pertsonan esanguratsu egiten zaigun horri buruz hausnartzea, eta gure bizitzan bertan sortarazten dizkigun galderei buruz. Helburua ez da betirako erantzunak bilatzea, sortarazten dizkigun erresonantziei so egitea baizik.
…kanpora begira. Taldean edo eta familian elkarrizketa sustatu. Kontua ez da ondorioetara iristea. Hauteman eta sentitu duguna konpartitzea, eta besteen hautemate ezberdina entzuten eta ulertzen saiatzea.
…ez bakarrik buruarekin, baita bihotzarekin ere. Une batez aurreiritzi ideologikoak edo aurrez ditugun ideiak albo batera uztea, pelikulak kontatzen digun harira, sentimenduek hitz egin dezaten.

eta denbora baten buruan, berriz pentsatzea… Egun batzuetara pelikulak uzten digun arrastoari adi egon. Arrasto hori ikusi dugunari buruzko hausnarketak eta istorioak gugan hartzen duen protagonismoak bat egitearen ondorioa da.

Zenbait galdera…
…pelikula ikusi aurretik

· Hezkuntzari buruz: Zer eskatzen diogu hezkuntzari? Zer bilatu behar du?
· Laguntasunari buruz: Kanpoko gertaerek bi pertsonen arteko laguntasuna aldaraz edota baldintza dezakete? Zergatik? Hori saihets daiteke?
· Traizioari buruz: Zer da traizioa? Traizio egin diezaioke batek bere buruari?

…pelikula ikusi ondoren

· Nola hezten du maisuak? Zertan hezten du? Zer lortzen saiatzen da?
· Nolakoa da maisuaren eta Monchoren arteko erlazioa? Zergatik sortzen da erlazio hori? Zer aurkitzen du biotako bakoitzak horretan?
· Zergatik jokatzen du horrela pelikularen amaieran Monchoren familiak? Zer dirudi sentitzen duela Monchok? Eta maisuak?

Pello Sarasuaren laguntzarekin.
Gida didaktikoa deskargatu

Scroll to Top