Gaiak
Adinak
Hizkuntza

Urtea: 2003

Iraupena: 93 min.

Herrialdea: Alemania eta Mongolia

Zuzendaritza: Byambasuren Davaa , Luigi Falorni

Aktoreak:

Janchiv Ayurzana, Chimed Ohin, Amgaabazar Gonson, Zeveljamz Nyam, Ikhbayar Amgaabazar

Produkzioa: Tobias N. Siebert

La historia del camello que llora

Izenburu originala: Die geschichte vom weinenden kamel

Sinopsia
Fikziozko dokumentala. Mongoliako artzain nomaden familia batean gamelu albino bat jaio da eta bere amak baztertu egin du.

Gaia
Bizitza, bazterketa eta tradizioa

Bizitza. Pelikulak bizitza goresten du, bizitzaren soiltasuna. Protagonisten bizi baldintza gordinek, egunerokotasunaren garrantzia erakusten dute, gauza txikien balioa
Bazterketa. Amak baztertu duen gamelu albinoaren istorioaren bidez , bazterketak eta esklusioak eragiten dituzten bakardade, babes falta eta inpotentzian murgiltzen gaita filmak.
Tradizioa. Istorioak aurrerakuntza teknologikoek tradizioarekin nola egiten duten talka aurkezten du. Asimilazioa posible da helburutan baino, hauek hobeto bizitzeko bitartekotan bilakatzen direnean.

Filma ikusteko eta entzuteko iradokizunak

Pelikula bat modu askotara ikus eta entzun daiteke. Erreferentzi puntu batzuk eskaintzen ditugu. Zehazki pelikula modu honetara ikusi eta entzutea iradokitzen dizugu:

…barrura begira.
Lehen pertsonan esanguratsu egiten zaigun horri buruz hausnartzea, eta gure bizitzan bertan sortarazten dizkigun galderei buruz. Helburua ez da betirako erantzunak bilatzea, sortarazten dizkigun erresonantziei so egitea baizik.
…kanpora begira. Taldean edo eta familian elkarrizketa sustatu. Kontua ez da ondorioetara iristea. Hauteman eta sentitu duguna konpartitzea, eta besteen hautemate ezberdina entzuten eta ulertzen saiatzea.
…ez bakarrik buruarekin, baita bihotzarekin ere. Une batez aurreiritzi ideologikoak edo aurrez ditugun ideiak albo batera uztea, pelikulak kontatzen digun harira, sentimenduek hitz egin dezaten.
eta denbora baten buruan, berriz pentsatzea… Egun batzuetara pelikulak uzten digun arrastoari adi egon. Arrasto hori ikusi dugunari buruzko hausnarketak eta istorioak gugan hartzen duen protagonismoak bat egitearen ondorioa da.

Zenbait galdera…
…pelikula ikusi aurretik

· Denborari buruz: Gauzek badute/eskatzen dute beren denbora edo alderantziz geuk ematen diegu denbora edo/eta balioa gauzei?
· Familiari buruz: Zer da familia? Bizitzea tokatutako harreman eremua? Babeserako eta elkarlanerako tokia? Zapaldu edo sustatzen duen ingurua?
· Errealitateari buruz: Zer da erreala? Ipuinek, kontakizunek, mitoek sentidu jomuga bat eskeintzen die bizitzaren arazo eta misterioei?

…pelikula ikusi ondoren

· Gamelu txikia eta gizarteak baztertu eta kanporatu dituenak parekatu daitezke?
.Mundua geratu egiten da gamelu txikiaren arazoarekin? Eskeinitako denborak eta ahaleginak merezi dute, badute sentidurik?
· Istorioko azken zatian kotatzen dena noraino da fikzioa, noraino errealitate? Nahastu egiten al dira? Bizitzako gauza, egoera, gertaera garrantzitsuak akiten, ezagutzen, kontrolatzen saiatzen gara edo beren misterioak bete gaitzan uzten dugu?

Aitor Sorreluzen laguntzarekin.
Gida didaktikoa deskargatu

Scroll to Top