Sinopsia
La Educación Prohibida film-dokumental independentea da. Amerika Latina eta Espainiako hezkuntza sistema ez konbentzionalak dokumentatzen ditu. Besteak beste pedagogia aurrerakoi barruan aurki daitezkeen Educación Popular, Waldorf, Montessori, Cossettini, Educación Libertaria, homeschooling oinarri hartzen dituzten hezkuntza erakundeak agertzen dira.
Gaiak
Hezkuntza, giza duintasuna, autoritarismoa
Hezkuntza: Dokumental honen helburua, hezkuntza sistema oinarritzen den zimenduen inguruko gogoeta sustatzea da
Giza duintasuna: Ikasleek beren iritzi eta proposamenak mahaigaineratzea eta beren heziketa prozesuan aktibo izatea proposatzen da: maitasuna, errespetua, duintasuna eta ikasketa bezalako kontzeptuak oinarri hartuta.
Autoritarismoa: Dokumentalak eskaintzen duen bidearen arabera, ez luke ikaslearen askatasuna murriztuko duen autoritaterik egon beharko.
Filma ikusteko eta entzuteko iradokizunak
Pelikula bat modu askotara ikus eta entzun daiteke. Erreferentzi puntu batzuk eskaintzen ditugu. Zehazki pelikula modu honetara ikustea eta entzutea iradokitzen dizugu:
…barrura begira. Gutako bakoitzari esanguratsu egiten zaigun horri buruz eta gure bizitzan bertan sorrarazten dizkigun galderei buruz hausnartu. Helburua ez da betirako erantzunak aurkitzea, uzten dizkigun arrastoei erreparatzea baizik.
…kanpora begira. Taldean edota familian elkarrizketa sustatu. Kontua ez da ondorioetara iristea. Hauteman eta sentitu duguna konpartitzea, eta besteen hautemate ezberdina entzuten eta ulertzen saiatzea da.
…ez bakarrik arrazoiarekin, baita bihotzarekin ere. Une batez aurreiritzi ideologikoak eta edo aurrez ditugun ideiak albo batera utzi, pelikulak kontatzen digun horren harira, sentimenduek hitz egin dezaten.
…eta denbora baten buruan, berriz ere pentsatu. Adi erreparatu egun batzuen ostean pelikulak utzitako arrastoari. Arrasto hori ikusi dugunari buruzko hausnarketak eta istorioak gugan hartu duen biziak sortutako inpresioa da.
Zenbait galdera…
…pelikula ikusi aurretik
· Hezkuntzari buruz: Zer da hezkuntza? Zein da hezkuntza sistemaren helburua? Nork erabakitzen ditu hezkuntza sistema bakoitzaren ildo nagusiak? Zertan oinarritzen dira berau osatzerako garaian?
· Duintasunari buruz: Zer da duintasuna? Ze erlazio dute duintasuna eta hezkuntzak?
· Autoritarismoari buruz: Zer da autoritarismoa? Zein da sistema autoritarioak egotearen edo ez egotearen arduradun? Sistema autoritario bati buelta eman dakioke?
…pelikula ikusi ondoren
· Ze helburu ditu dokumentalak? Ze balore ditu oinarri?
· Nola daude erlazionatuta duintasuna eta hezkuntza dokumental honen arabera?
· Zer egin beharko litzateke dokumentalean azaltzen diren bezalako hezkuntza sistema aurrerakoiak bultzatzeko edo aurrera eramateko? Zer egin dezake gizabanako bakoitzak?
Kristina Soares-ren laguntzarekin.
Gida didaktikoa deskargatu