Gaiak
Adinak
Hizkuntza

Urtea: 2007

Iraupena: 92 min.

Herrialdea: AEB

Zuzendaritza: Jason Reitman

Aktoreak:

Ellen Page, Michael Cera, Jennifer Garner, Jason Bateman, Olivia Thirlby, J.K. Simmons, Allison Janney, Rainn Wilson

Produkzioa: Fox Searchlight Productions

Juno

Izenburu originala: Juno

Sinopsia
Juno MacGuff nerabe arrakastatsuak eta seguruak helduarorako bidea bederatzi hilabeteko epean egingo du. Haurdun geratu da nahi gabe. Junok haurra adopzioan ematea erabaki du, baina horretarako guraso perfektuak aurkitu behar ditu. Haren mutil-lagun zuhurraren, aita ulerkorraren eta amaorde praktikoaren laguntzaz, Junok bere lehen umetxoa adoptatzeko irrikitan dagoen bikote diruduna hautatuko du.

Gaiak
Aukeratzea, onartzea eta heldutasuna

Aukera egitea. Nahi ez den haurdunaldiaren ostean hasitako aukeratze-prozesua deskribatzen du istorioak. Protagonistak erabakiari konfiantzaz eta, aldi berean, ziurgabetasunez egiten dio aurre.
Onarpena. Pelikulak onarpenaren gaia hamaika ikuspegitik lantzen du. Norberak bere burua eta istorioa eta norberak bere mugak eta besteenak nola onartzen dituen erakusten du.
Heldutasuna. Helduei dagozkien erantzukizunei aurre egiten dien nerabearen erreatitatea erakusten du istorioak, baita heltzeari uko egiten dion helduarena.

Filma ikusteko eta entzuteko iradokizunak

Pelikula bat modu askotara ikus eta entzun daiteke. Erreferentzi puntu batzuk eskaintzen ditugu. Zehazki pelikula modu honetara ikusi eta entzutea iradokitzen dizugu:

…barrura begira. Lehen pertsonan esanguratsu egiten zaigun horri buruz hausnartzea, eta gure bizitzan bertan sortarazten dizkigun galderei buruz. Helburua ez da betirako erantzunak bilatzea, sortarazten dizkigun erresonantziei so egitea baizik.
…kanpora begira. Taldean edo eta familian elkarrizketa sustatu. Kontua ez da ondorioetara iristea. Hauteman eta sentitu duguna konpartitzea, eta besteen hautemate ezberdina entzuten eta ulertzen saiatzea.
…ez bakarrik buruarekin, baita bihotzarekin ere. Une batez aurreiritzi ideologikoak edo aurrez ditugun ideiak albo batera uztea, pelikulak kontatzen digun harira, sentimenduek hitz egin dezaten.
eta denbora baten buruan, berriz pentsatzea… Egun batzuetara pelikulak uzten digun arrastoari adi egon. Arrasto hori ikusi dugunari buruzko hausnarketak eta istorioak gugan hartzen duen protagonismoak bat egitearen ondorioa da.

Zenbait galdera…
…pelikula ikusi aurretik

· Konfiantzari buruz: Batzuetan zalantza egiten dugu. Nola aurki dezakegu konfiantza geure buruarengan sinetsi dezagun?
· Onarpenari buruz: Zergatik da horren garrantzitsua geure burua den bezalaxe onartzea? Zerk ahalbidetzen du onarpena?
· Heldutasunari buruz: Zer dakar heldutasunak? Adinari edo ausardiari lotzen zaio batez ere?

…pelikula ikusi ondoren

· Nahiz eta Junok konfiantza handia duen bere buruarengan, zalantza egiten du batzuetan. Bere bizitzako zein gauzek ematen diote konfiantza?
· Junoren aitak honakoa esaten dio: «Egin dezakezun gauzarik onena zarena zarelako maite zaituen pertsona bat aurkitzea da». Zerikusia al dute maitasunak eta onarpenak?
· Junok heldutasunez egiten dio aurre bere egoerari. Markek eta Vanessak, ordea, ez diote argi aurre egiten haienari. Zergatik lotzen dugu heldutasuna iluna den zerbaitekin, eta ez aska gaitzakeen zerbaitekin?

Orla Hassonen laguntzarekin.
Gida didaktikoa deskargatu

Scroll to Top