Gaiak
Adinak
Hizkuntza

Urtea: 2013

Iraupena: 80 min.

Herrialdea: Polonia

Zuzendaritza: Pawel Pawlikowski

Aktoreak: Agata Kulesza, Agata Trzebuchowska, Joanna Kulig, Dawid Ogrodnik, Jerzy Trela, Adam Szyszkowski, Artur Janusiak, Halina Skoczynska, Mariusz Jakus.

Produkzioa: Coproducción Polonia-Italia-Dinamarca; Opus Film, Phoenix Film

Ida

Izenburu originala: Ida

Sinopsia
Polonia, 1960. Annak (Agata Trzebuchowska), moja bihurtzear dagoen nobizia umezurtzak, jakin du ahaide bizi bat duela: amaren ahizpa bat, neskaz arduratu nahi izan ez zuena. Ama nagusiak izeba bisitatzera behartu du Anna, abitu-hartzearen aurretik. Izeba epaile lanpetu eta alkoholikoa da, eta ilobari kontatu dio bere benetako izena Ida Lebenstein dela, judua dela eta bere familiaren patu tragikoa nazien okupazioaren garai beldurgarriari buruzkoa dela.

Gaiak
Oroimena (iragana), antisemitismoa, bakardadea

Oroimena. Bilaketa baten historia da filma, protagonistaren gurasoen gorpuena; moja nerabea da, eta ez ditu ezagutzen haren jatorri juduak, gerra-garaiko familiaren patua eta, are, haren benetako izena ere.
Antisemitismoa. Polonian hirurogeiko hamarkadaren hasierako historia da hau. Testuinguru horretan, nazien okupazioaren garaiak ez dira iraganeko mamuak soilik. Poloniako komunitate katolikoko sektore batzuetan indarrean dagoen antisemitismoaren bidez hedatzen dira oraindik haren oihartzunak.
Bakardadea. Istorioa bi emakume bakartik kontatzen dute, maitasun irrikaz biak. Emakume hauek, beren bakardadea arintzeko, sostengu-puntu desberdinekin lotu dira.

Filma ikusteko eta entzuteko iradokizunak
Pelikula bat modu askotara ikus eta entzun daiteke. Erreferentzi puntu batzuk eskaintzen ditugu. Zehazki pelikula modu honetara ikustea eta entzutea iradokitzen dizugu:

…barrura begira. Gutako bakoitzari esanguratsu egiten zaigun horri buruz eta gure bizitzan bertan sorrarazten dizkigun galderei buruz hausnartu. Helburua ez da betirako erantzunak aurkitzea, uzten dizkigun arrastoei erreparatzea baizik.
…kanpora begira. Taldean edota familian elkarrizketa sustatu. Kontua ez da ondorioetara iristea. Hauteman eta sentitu duguna konpartitzea, eta besteen hautemate ezberdina entzuten eta ulertzen saiatzea da.
…ez bakarrik arrazoiarekin, baita bihotzarekin ere. Une batez aurreiritzi ideologikoak eta edo aurrez ditugun ideiak albo batera utzi, pelikulak kontatzen digun horren harira, sentimenduek hitz egin dezaten.
…eta denbora baten buruan, berriz ere pentsatu. Adi erreparatu egun batzuen ostean pelikulak utzitako arrastoari. Arrasto hori ikusi dugunari buruzko hausnarketak eta istorioak gugan hartu duen biziak sortutako inpresioa da.

Zenbait galdera…
…pelikula ikusi aurretik
· Oroimenari buruz: zer esan nahi du oroimenak familian? Zer da memoria historikoa? Beharrezkoa da? Zer irabazten da harekin eta zer galtzen da?
· Antisemitismoari buruz: Zer da? Non gertatu zen? Nor izan ziren erantzuleak? Zer ondorio izan ditu? Iraganeko gaia da? Gaur egun, non gertatzen da? Antzeko gertaerarik bada?
· Bakardadeari buruz: nola definitzen duzu bakardadea? Arazo bat da? Hala bada, zer kezka biltzen ditu? Nola bizi du egungo gizarteak bakardadearen gaia? Nori eragiten dio gehien? Bakardadea ikusteko modu positiborik badago?
…filmaren ondoren
· Zer daki Idak bere jatorriaz? Zer aurkitzen du? Zer zailtasun dakarzkio Idari bere jatorri judutarrarekin topo egiteak? Nolakoa da Wandarekin topaketa? Zerk batzen ditu? Zerk bereizten ditu?
· Norengan uste duzu duela eragin handiagoa bakardadeak? Zer ondorio ditu protagonista bakoitzarengan?
· Nola eragin zion antisemitismoak Idaren familiari eta Wandari? Zuzenean eragiten die? Sarraskia egin eta urte batzuetara, zer konplizitate, lotsa eta ezkutuko informazio ikusten duzu filmean?

Deskargatu gida didaktikoa

Scroll to Top