Gaiak
Adinak
Hizkuntza

Urtea: 1997

Iraupena: 117 min.

Herrialdea: Frantzia

Zuzendaritza: Bertrand Tavernier

Aktoreak:

Philippe Torreton, María Pittaresi, Nadia Kaci, Veronique Ataly, Nathalie Bécue, Emmanuelle Bercot, Betty Teboulle, Gérard Giroudon, Didier Bezace, Marief Guittier, Daniel Delabesse

Produkzioa: Les Films Alain Sarde / Little Bear / TF1 Films Production

Hoy empieza todo

Izenburu originala: Ça commence aujourd´hui

Sinopsia
40 urteko Daniel Frantziako iparraldeko herri txiro batean haur-eskolako irakaslea eta zuzendaria da. Gizon sentibera eta nekaezina da, bere lana maite duena; baina hierarkiapean harrapatua dago. Hezitzaile-lanaren muga ezin du gainditu, eta irakaskuntzaren oinarrizko arauak betetzera behartua dago, bere ikasleak eskolara goseak akabatzen eta zarpailez jantziak doazen bitartean.

Gaiak
Pobrezia, elkartasuna eta itxaropena

Pobrezia. Komunitate batek bizi duen pobrezia-egoera eta horren ondorioak deskribatzen ditu filmak, batez ere ahulenengan, haurrengan, nabarmenak direnak.
Elkartasuna. Egoera bidegabea aldatzeko ahalegin eta konpromiso nekaezina islatzeaz gain, elkartasunezko ahalegin horren mugak zeintzuk diren jartzen du zalantzan istorioak.
Itxaropena. Egoera zail batean, egin dugunak zentzua duelako ideiarenganako konfiantzak itxaropenari atea zabalik eusten laguntzen digula erakusten du filmak.

Filma ikusteko eta entzuteko iradokizunak

Pelikula bat modu askotara ikus eta entzun daiteke. Erreferentzi puntu batzuk eskaintzen ditugu. Zehazki pelikula modu honetara ikusi eta entzutea iradokitzen dizugu:

…barrura begira.
Lehen pertsonan esanguratsu egiten zaigun horri buruz hausnartzea, eta gure bizitzan bertan sortarazten dizkigun galderei buruz. Helburua ez da betirako erantzunak bilatzea, sortarazten dizkigun erresonantziei so egitea baizik.
…kanpora begira. Taldean edo eta familian elkarrizketa sustatu. Kontua ez da ondorioetara iristea. Hauteman eta sentitu duguna konpartitzea, eta besteen hautemate ezberdina entzuten eta ulertzen saiatzea.
…ez bakarrik buruarekin, baita bihotzarekin ere. Une batez aurreiritzi ideologikoak edo aurrez ditugun ideiak albo batera uztea, pelikulak kontatzen digun harira, sentimenduek hitz egin dezaten.
eta denbora baten buruan, berriz pentsatzea… Egun batzuetara pelikulak uzten digun arrastoari adi egon. Arrasto hori ikusi dugunari buruzko hausnarketak eta istorioak gugan hartzen duen protagonismoak bat egitearen ondorioa da.

Zenbait galdera…
…pelikula ikusi aurretik

· Bazterketari buruz: Egoera batzutan, ezer baino lehen, epaitu egiten dugu. Zein neurritan eduki behar dira kontuan inguruko baldintzak?
· Elkartasunari buruz: Zeintzuk dira elkartasunera mugitzen gaituzten motibazioak?
· Itxaropenari buruz: Ageriko irtenbiderik ez duen egoera batean nola borroka daiteke? Aldaketa gerta litekeenaren itxaropena nola mantendu?

…pelikula ikusi ondoren

· Filmak hutsunearen, zentzugabekeriaren eta etsipenaren esperientzia erakusten du. Zein egoeretan ikusten da? Zerk eraman gaitzake mutur horretaraino?
· GIzarte-laguntzailearen lanak egiten bere hezitzaile-funtzioak ez gainditzeko eskatzen diote Danieli. Zenbait egoeretan arauak puskatzea arazoitua al dago? Noiz? Zergatik inplikatzen da horrenbeste Daniel?
· Eskolako haur askok baztertuak izateko arriskua dute. Danielek honakoa dio: «Egin beharrekoa horiei entzutea da, horiei begiratzea». Zer ahalbidetuko du jarrera horrek haurrengan eta helduengan?

Baldo Calmaestraren laguntzarekin
Gida didaktikoa deskargatu

Scroll to Top