Sinopsia
Masao txikia bere amonarekin bizi da. Egun batean ezagutu ez duen amaren argazki bat aurkitzen du, eta bere bila joatea erabakitzen du. Ezin du bidaia bakarrikan burutu. Hori dela eta bere amonaren lagun batek, Kikujiroik, bere burua eskeintzen du bilaketan laguntzeko. Ez dirudi Kikujiro bidai lagun egokiena denik: mihigaiztoa da, jokamolde desegokiak ditu, diru errazera ohituta dago, eta umeekin jarduteko ez du dohairik. Baina laister, dirudiena baino gehiago elkarbanatzen dutela ikusiko dute: bidean Masaok barre egiten ikasiko du, eta Kikujirok bere buruarekin egingo du topo.
Gaia
Heldutasuna, bakardadea eta baikortasuna
Heldutasuna. Heldutasuna ezinbestez urteen ondorioa ez dela erakusten digu pelikulak. Protagonistek espero zitekeenaren alderantziz egiten aurre egoerei: Masaok heldua balitz lez jokatzen du, eta Kukujirok aldiz, umeen modura.
Bakardadea. Inposatzen den bakardadearen gogortasuna erakusten da. Masaok dena bakarrik egiten du, ez bere denbora zeinekin elkarbanatu bilatzen ari ez delako, bere inguruan inor ez delako arduratzen.
Baikortasuna. Zera erakusten dio Masaok Kikujirori: baikortasunez egin behar zaio aurre bizitzaren dramari, eta hortarako magia eta ilusioa ezinbesteko osagaiak dira.
Filma ikusteko eta entzuteko iradokizunak
Pelikula bat modu askotara ikus eta entzun daiteke. Erreferentzi puntu batzuk eskaintzen ditugu. Zehazki pelikula modu honetara ikusi eta entzutea iradokitzen dizugu:
…barrura begira. Lehen pertsonan esanguratsu egiten zaigun horri buruz hausnartzea, eta gure bizitzan bertan sortarazten dizkigun galderei buruz. Helburua ez da betirako erantzunak bilatzea, sortarazten dizkigun erresonantziei so egitea baizik.
…kanpora begira. Taldean edo eta familian elkarrizketa sustatu. Kontua ez da ondorioetara iristea. Hauteman eta sentitu duguna konpartitzea, eta besteen hautemate ezberdina entzuten eta ulertzen saiatzea.
…ez bakarrik buruarekin, baita bihotzarekin ere. Une batez aurreiritzi ideologikoak edo aurrez ditugun ideiak albo batera uztea, pelikulak kontatzen digun harira, sentimenduek hitz egin dezaten.
eta denbora baten buruan, berriz pentsatzea… Egun batzuetara pelikulak uzten digun arrastoari adi egon. Arrasto hori ikusi dugunari buruzko hausnarketak eta istorioak gugan hartzen duen protagonismoak bat egitearen ondorioa da.
Zenbait galdera…
…pelikula ikusi aurretik
· Familiari buruz: Familiako partaide izateagatik, honek elkarren beharreko harreman goxotan batzen gaitu ezin bestez? Familiko partaide ez diren pertsonak familikotzat har ditzakegu? Zer da, benetan, familia?
· Sentimenduen adierazpenari buruz: Zergati kostatzen zaigu hainbeste gure barru-barruko sentimendu horiek adieraztia? Zergaik diogu hauskor sentitzari beldur?
· Babesari buruz: Zenbaitetan inguratzen gaituzten horiek babaesten saiatzen gara, hauei egia ezkutatuz edo zurituz. Egiazale ez izatean min handiagoa sor dezake?
…pelikula ikusi ondoren
· Masaroentzak amaren argazkiak aurkitzeak zer suposatzen du? Lehen aldiz zergatik egiten du barre umeak?
· Kamioizaleetako batek Kikujirori zera esaten dio: «Jendeari horrela hitz egiten badiozu, inork ez zaitu eraman nahi izango». Zergatik jokatzen du hain zakar bidean topo egiten duen ororekin?
· Zergatik du Kikujirok bere ama zahar-etxean bisitatzeko beharra? Azkenik, zergatik erabakitzen du berarekin ez hitz egitea?
Nerea Beldarrainen laguntzarekin.
Gida didaktikoa deskargatu