Sinopsia
XIX. mendeko tren historiko bat erosi du Hollywoodeko estudio indartsu batek, bere azken pelikula egiteko. Nahiz eta berria uruguaiar askorentzat arro egoteko arrazoia izan, Trenbidearen Lagunak taldearen kideek ez diote harrera bera ematen. Trena Estatu batuetara eramantea boikoteatu nahi dute, eta horietako hiru eta ume batek abentura ero bati ekingo diote: trena bahituko dute, «Ondarea ez da saltzen» kontsigna buruan dutela herrialdeko barruko trenbide abandonatuak zeharkatuko dituzte. Guzti honek gertakari andana ekarriko du: agintarien persekuzioa, eta aspaldi bideari utzi zion garraiobidearen faltagatik utzita dauden herrien elkartasuna. Herri hauek laukote honengan esperantza izpi bat ikusten du.
Gaia
Gatazka, esperantza eta adiskidetasuna
Gatazka. Pelikula honek norberarena eta nortasunaren zatia dela uste denarekiko konpromisoa eta eskari eta eskaintzaren legearen artean sortzen den gatazka azaltzen du.
Esperantza. Nahiz eta gizakiari berezkoak zaizkion mugan hor egon, gizakia gatazka batean parte hartzeko eta dena aldatzeko gai dela erakusten du pelikulak.
Adiskidetasuna. Pelikulan adiskidetasun harreman bat aurkezten da, zeina laguntza, kidetasun, maitasun eta aukera propioetik haratago ikuste modura adierazten den.
Filma ikusteko eta entzuteko iradokizunak
Pelikula bat modu askotara ikus eta entzun daiteke. Erreferentzi puntu batzuk eskaintzen ditugu. Zehazki pelikula modu honetara ikusi eta entzutea iradokitzen dizugu:
…barrura begira. Lehen pertsonan esanguratsu egiten zaigun horri buruz hausnartzea, eta gure bizitzan bertan sortarazten dizkigun galderei buruz. Helburua ez da betirako erantzunak bilatzea, sortarazten dizkigun erresonantziei so egitea baizik.
…kanpora begira. Taldean edo eta familian elkarrizketa sustatu. Kontua ez da ondorioetara iristea. Hauteman eta sentitu duguna konpartitzea, eta besteen hautemate ezberdina entzuten eta ulertzen saiatzea.
…ez bakarrik buruarekin, baita bihotzarekin ere. Une batez aurreiritzi ideologikoak edo aurrez ditugun ideiak albo batera uztea, pelikulak kontatzen digun harira, sentimenduek hitz egin dezaten.
eta denbora baten buruan, berriz pentsatzea… Egun batzuetara pelikulak uzten digun arrastoari adi egon. Arrasto hori ikusi dugunari buruzko hausnarketak eta istorioak gugan hartzen duen protagonismoak bat egitearen ondorioa da
Zenbait galdera…
…pelikula ikusi aurretik
· Balioei buruz: Gure aurreko belaunaldien balio berberak elkarbanatzen al ditugu? Bizitzan gauza berdinagatik egiten al dugu borroka? Gauza berdinak arduratzen gaituzte?
· Zahartzaroari buruz: Zahartzaroaren inguruan, zein espektatiba ditugu?
· Itxaropenari buruz: Norberak garrantzizkoa deritzon hori lortzeko borrokaren itxaropena non oinarritzen da?
…pelikula ikusi ondoren
· Pelikula hasieran Maixuak zera dio: «Bizitzan badaude momentuak non indarkeria ekintza bat den irtenbide bakarra». Esaldi hau bere azken ondoriotara eramaten du?
· Zertan datzate hiru pertsonai eta lokomotaren jabearen arteko desberdintasunak?
· Irteerarik gabeko trebidean sartzen direnean, Maixuak Peperi berak azkeneraino jarraituko duela esaten dio. Zergatik aldatzen du iritziz, eta txoke egin aurretik trena gelditzen?
· Trenbidean isilik eserita dagoen jendetza horren eszenak zer ondorio ditu?
Aintzane Ziarretaren laguntzarekin.
Gida didaktikoa deskargatu