Gaiak
Adinak
Hizkuntza

Urtea: 2009

Iraupena: 129 min.

Herrialdea: Argentina

Zuzendaritza: Juan José Campanella

Aktoreak:

Ricardo Darín, Soledad Villamil, Guillermo Francella, Pablo Rago, Javier Godino, José Luis Gioia, Mario Alarcón, Mariano Argento, Ricardo Cerone, David Di Nápoli

Produkzioa: Tornasol Films, Haddock Films, 100 Bares

El secreto de sus ojos

Izenburu originala: El secreto de sus ojos

Sinopsia
Benjamín Espósito, Buenos Airesko instrukzio-epaitegi bateko idazkaria, erretiroa hartzekotan dagoena, eleberria idazten hasi da duela hogeita bost urte lekuko eta protagonista gisa bizi izan zuen kasuan oinarriturik. Izugarri hunkitu zuen kasu horrek. 1975ean gertatu zen hilketa basatiak obsesionatua dauka: urte haiek ekarriko ditu gogora, krimenaren indarkeria eta haren egilea, baina baita lankidearekin izandako maitasun-istorio sakona ere. Urte horietan guztietan zehar gaurko eguna arte sutsuki maite eta desiratu izan du, baina isilka.

Gaiak
Iragana, beldurra eta maitasuna

Iragana. Bizitzagatiko gustua berreskuratzeko aukera gisa, iraganaren zamari eta aspalditik gainditu gabeko gaiei (maitatu eta galdu duguna) aurre egiteko beharra erakusten ditu filmak.
Beldurra. GIzakiak bidelagun duen beldurra erakusten du istorioak; zenbaitetan beldurra dela-eta galdu egiten da. Bizitza ez blokeatzeko beldur horri aurre egiteko beharra azpimarratzen du.
Maitasuna. Maitasunak bizitzan duen indarra eta ahalmena deskribatzen ditu pelikulak. Joan dadin uzteak edo halabeharrez galtzeak bizitza baldintza edota deusezta dezakete.

Filma ikusteko eta entzuteko iradokizunak

Pelikula bat modu askotara ikus eta entzun daiteke. Erreferentzi puntu batzuk eskaintzen ditugu. Zehazki pelikula modu honetara ikusi eta entzutea iradokitzen dizugu:

…barrura begira. Lehen pertsonan esanguratsu egiten zaigun horri buruz hausnartzea, eta gure bizitzan bertan sortarazten dizkigun galderei buruz. Helburua ez da betirako erantzunak bilatzea, sortarazten dizkigun erresonantziei so egitea baizik.
…kanpora begira. Taldean edo eta familian elkarrizketa sustatu. Kontua ez da ondorioetara iristea. Hauteman eta sentitu duguna konpartitzea, eta besteen hautemate ezberdina entzuten eta ulertzen saiatzea.
…ez bakarrik buruarekin, baita bihotzarekin ere. Une batez aurreiritzi ideologikoak edo aurrez ditugun ideiak albo batera uztea, pelikulak kontatzen digun harira, sentimenduek hitz egin dezaten.

eta denbora baten buruan, berriz pentsatzea… Egun batzuetara pelikulak uzten digun arrastoari adi egon. Arrasto hori ikusi dugunari buruzko hausnarketak eta istorioak gugan hartzen duen protagonismoak bat egitearen ondorioa da.

Zenbait galdera…
…pelikula ikusi aurretik

· Iraganari buruz: Nola egiten diegu aurre aspalditik gainditu gabe ditugun gaiei? Nola bizi ditugu behin egin genituen akatsak? Nola eragiten digute esan eta egin ez genituen horiek?
· Beldurrari buruz: Beldurra ageri al da geure eguneroko bizitzan? Zer egiten dugu horren aurrean?
· Maitasunari buruz: Bizitzako garrantzitsuena maitasuna dela esan ohi dugu. Zergatik da garrantzitsuena?

…pelikula ikusi ondoren

· Zergatik hasten da Benjamin Espósito eleberria idazten? Nolakoa izan da haren bizitza? Zer du ezaugarri nagusi gisa? Nolakoa izan da, eta da gaur egun, Irenerekin duen erlazioa?
· Nola egiten dio aurre Moralesek bere emaztearen hilketari? Nola eboluzionatzen du? Zein da haren erantzuna? Zergatik?
· Espósitok honakoa galdetzen du: «Nola egiten da ezerezaz betetako bizitza bizitzeko?». Nola erantzuten dio hark galdera horri? Nola aldatzen da? Zerk ahalbidetzen du aldaketa?

Itxasne Etxeberriaren laguntzarekin
Gida didaktikoa deskargatu

Scroll to Top