Gaiak
Adinak
Hizkuntza

Urtea: 2015

Iraupena: 107 min.

Herrialdea: Hungria

Zuzendaritza: László Nemes

Aktoreak: Geza Röhrig, Levente Molnár, Urs Rechn, Sandor Zsóter, Todd Charmont, Björn Freiberg, Uwe Lauer, Atila Fritz, Kamil Dobrowolski, Christian Harting, Juli Jakab.

Produkzioa: Laokoon Filmgroup

El hijo de Saúl

Izenburu originala: Saul Fia (Son of Saul).

Sinopsia
1944. urtean, Auschwitz-eko kontzentrazio-esparruaren izugarrikeriaren erdian, Saul izeneko preso judu-hungariar bat ‘Sonderkommando’-ko kide da, iritsi berritan gaseztatutako presoen gorpuak erretzeko eta gas-ganberak garbitzeko ardura duen taldea. Saulek biziraupen morala topatzen du haur bat errausketa-labetik salbatuz, bere seme bezala hartuko duena.

Gaiak: Nazismoa, giza eskubideak, dilema etikoak
Nazismoa. Protagonistak Auschwitz-eko kontzentrazio-esparruan nekez bizi diren pertsonak dira. Judutarrak izateagatik edo Nazismoak arbuiatzen dituen erakundeen parte izateagatik daude hor, behe-mailako izaki kontsideratuta.
Giza eskubideak. Sarraski-esparru honetako presoentzat ez dago inolako eskubiderik. Tratu txarra infernu honetako egunerokotasuna da.
Dilema etikoak. Pelikulan Saulek ume baten gorpua hartzen du duintasunez lurperatzeko, bere baitako ordena moral bat zaintzeagatik. Erabaki honekin besteen bizitzak arriskuan jarriko ditu. Bestalde, bere kideek ikuskizun makabro batean parte hartzen dute baita ere.


Filma ikusteko eta entzuteko iradokizunak

Pelikula bat modu askotara ikus eta entzun daiteke. Erreferentzi puntu batzuk eskaintzen ditugu. Zehazki pelikula modu honetara ikustea eta entzutea iradokitzen dizugu:

…barrura begira. Gutako bakoitzari esanguratsu egiten zaigun horri buruz eta gure bizitzan bertan sorrarazten dizkigun galderei buruz hausnartu. Helburua ez da betirako erantzunak aurkitzea, uzten dizkigun arrastoei erreparatzea baizik.
…kanpora begira. Taldean edota familian elkarrizketa sustatu. Kontua ez da ondorioetara iristea. Hauteman eta sentitu duguna konpartitzea, eta besteen hautemate ezberdina entzuten eta ulertzen saiatzea da.
…ez bakarrik arrazoiarekin, baita bihotzarekin ere. Une batez aurreiritzi ideologikoak eta edo aurrez ditugun ideiak albo batera utzi, pelikulak kontatzen digun horren harira, sentimenduek hitz egin dezaten.
…eta denbora baten buruan, berriz ere pentsatu. Adi erreparatu egun batzuen ostean pelikulak utzitako arrastoari. Arrasto hori ikusi dugunari buruzko hausnarketak eta istorioak gugan hartu duen biziak sortutako inpresioa da.


Zenbait galdera…

…pelikula ikusi aurretik
· Nazismoari buruz. Ba al dakizu zer izan zen holokaustoa, noiz eta nola gertatu zen? Zeintzuk ziren ideologia naziaren oinarriak?
· Giza eskubideei buruz. Gaur egun mundu osoko pertsona guztien eskubideak errespetatzen direla uste duzu? Komunitate ezberdin bateko kide izateak eskubide ezberdinak izatea al dakar berekin? Eskuin muturreko mugimenduen agerpenak giza eskubideen urraketak errazten ditu?
· Dilema etikoei buruz. Muturreko egoerek sinesmen moralak aldatzen al dituzte? Bizirauteko edozer da zilegi? Zer gertatzen da kontzientziarekin egoera hauetan?

…pelikula ikusi ondoren
· Ze inpresio eragin dizu kontzentrazio-esparruak? Ba al zenekien nolakoak ziren?
· Ulertzen al duzu Saulen jarrera hildako haurra lurperatzerakoan, bere kideen bizitzak arriskatuz bada ere? Holokaustoa bezalako infernu batean kontzientzia eta elkartasuna desagertu egiten al dira?
· ‘Sonderkommando’-ko inor ez da oldartzen nazien aurka. Zergatik? Uste duzu aukera hori zutela? Saulek gaitz mentalen bat al dauka, ala kandelak mantentzen du bizirik?

Deskargatu gida didaktikoa

Scroll to Top