Gaiak
Adinak
Hizkuntza

Urtea: 2011

Iraupena: 93 min.

Herrialdea: Finlandia

Zuzendaritza: Aki Kaurismäki

Aktoreak:

André Wilms, Kati Outinen, Jean-Pierre Darroussin, Blondin Miquel, Elina Salo, Jean-Pierre Léaud, Evelyne Didil

Produkzioa: Coproducción Finlandia-Francia-Alemania; Pandora Filmproduktion / Pirámide Productions / Sputnik

El Havre

Izenburu originala: Le Havre

Sinopsia
Marcel Marx, Le Havren (Frantzia) bere borondatez erbesteratua bizi den idazle bohemioa da. Zapata-garbitzaile bezala egiten du lan, horrela jendearengandik gertuago bizi delako. Izu-ikararik gabe bizi da izkinako taberna, bere lana eta Arletty bere emaztearen artean. Bere bizitzan haur beltz etorkin bat gurutzatzen denean, Estatuaren mekanismo hotzen eta itsuen aurka borrokatu beharko du, arma bakar bezala bere baikortasuna eta auzokideen elkartasuna izanik, bere semebitxia poliziaren esku erori ez dadin.

Gaiak
Inmigrazioa, Aurreiritziak, Elkartasuna

Inmigrazioa. Hiri ezezagun batean bakarrik dagoen eta atzetik polizia duen adingabeko etorkin baten errealitatea erakusten digu filmak.
Aurreiritziak. Zenbait pertsonaien arteko harremanak elkarrenganako aurreiritziengatik markatua dagoela ikusten da pelikula.
Elkartasuna. Etorkin gazte bati elkartasuna adierazteaz gain berarekin konpromisoa hartzen duten pertsonak ikus ditzakegu pelikulan, horrek arazoak ekar diezazkieketen arren.

Filma ikusteko eta entzuteko iradokizunak
Pelikula bat modu askotara ikus eta entzun daiteke. Erreferentzi puntu batzuk eskaintzen ditugu. Zehazki pelikula modu honetara ikustea eta entzutea iradokitzen dizugu:

…barrura begira. Gutako bakoitzari esanguratsu egiten zaigun horri buruz eta gure bizitzan bertan sorrarazten dizkigun galderei buruz hausnartu. Helburua ez da betirako erantzunak aurkitzea, uzten dizkigun arrastoei erreparatzea baizik.
…kanpora begira. Taldean edota familian elkarrizketa sustatu. Kontua ez da ondorioetara iristea. Hauteman eta sentitu duguna konpartitzea, eta besteen hautemate ezberdina entzuten eta ulertzen saiatzea da.
…ez bakarrik arrazoiarekin, baita bihotzarekin ere. Une batez aurreiritzi ideologikoak eta edo aurrez ditugun ideiak albo batera utzi, pelikulak kontatzen digun horren harira, sentimenduek hitz egin dezaten.
Éeta denbora baten buruan, berriz ere pentsatu. Adi erreparatu egun batzuen ostean pelikulak utzitako arrastoari. Arrasto hori ikusi dugunari buruzko hausnarketak eta istorioak gugan hartu duen biziak sortutako inpresioa da.

Zenbait galdera…
…pelikularen aurretik

· Inmigrazioari buruz: Zergatik emigratzen du jendeak? Nola ikusten ditugu etorkinak?
· Aurreiritziei buruz: Zer dira aurreiritziak? Zergatik ditugu? Nola baldintzatzen gaituzte? Nola desegin ditzakegu?
· Elkartasnari buruz: Elkartasunak badu zerikusirik enpatiarekin? Jartzen al gara pertsona etorkinen lekuan ?

…pelikularen ondoren

· Zergatik emigratu du Idrissak? Nola sentitzen da?
· Nolakoa da Marcel? Nolakoa da komisarioa? Nolakoa da beren arteko harremana?
· Zergatik laguntzen dio Marcelek Idrissari? Auzokide guztiek berdin jokatzen al dute? Badute aurreiritzirik?
· Marcelek komisarioari esaten dio ”Zeurekin erratu egin nintzen”. Zer esan nahi du?
· Komisarioak dio “niri ez zait jendea gustatzen”. Hori horrela izanda, zergatik laguntzen dio Idrissari?

Pello Sarasuaren laguntzarekin
Gida didaktikoa deskargatu

Scroll to Top