Gaiak
Adinak
Hizkuntza

Urtea: 1988

Iraupena: 123 min.

Herrialdea: Italia

Zuzendaritza: Giuseppe Tornatore

Aktoreak:

Philippe Noiret, Jacques Perrin, Salvatore Cascio, Agnese Nano, Brigitte Fosey, Marco Leonardi, Antonella Attiu, Enzo Cannavale, Isa Danieli, Leo Gullota, Pupella Maggio, Leopoldo Trieste

Produkzioa: Coproducción Italia-Francia; Les Films Ariane / Cristaldifilm / TFI Films / RAI

Cinema Paradiso

Izenburu originala: Cinema Paradiso

Sinopsia
Italiako herrixka txiki batean bizi den mutikoaren istorioa kontatzen du pelikulak. Bertako denbora-pasa bakarra Paradiso zineko filmak ikustea da. Aurrera eta atzera dabiltzan irudiek liluraturik, Salvatorek zinema benetan magia izatea desio du barru-barrutik. Egun batean, Alfredo proiekzio-operadoreak pelikula batek bere baitan gordetzen dituen misterioak erakutsiko dizkio mutikoari.

Gaiak
Maitasuna, jabetzari uko egitea eta memoria

Maitasuna. Istorioak aita-semearen arteko maitasuna eta zaintzailearen eta bere dizipuluaren artekoa deskribatzen ditu. Maitasun horrek sendotzen ditu, eta hobeak izateko bultzada ematen.
Jabetzari uko egitea. Filmak maitasunaren bi ardatz nagusiak erakusten ditu: ez du maite duen horren jabe egiteko asmorik, eta besteari ahalik eta on handiena egin nahi dio modu desinteresatuan.
Memoria. Haurtzarora, lehen maitasuneko eta ametsen garaira egindako bidaia nostalgikoa da. Bidaia horretako ikaskuntza-prozesua bi maisuren eskutik dator: zaintzaile bat eta zinema.

Filma ikusteko eta entzuteko iradokizunak
Pelikula bat modu askotara ikus eta entzun daiteke. Erreferentzi puntu batzuk eskaintzen ditugu. Zehazki pelikula modu honetara ikusi eta entzutea iradokitzen dizugu:

…barrura begira. Lehen pertsonan esanguratsu egiten zaigun horri buruz hausnartzea, eta gure bizitzan bertan sortarazten dizkigun galderei buruz. Helburua ez da betirako erantzunak bilatzea, sortarazten dizkigun erresonantziei so egitea baizik.
…kanpora begira. Taldean edo eta familian elkarrizketa sustatu. Kontua ez da ondorioetara iristea. Hauteman eta sentitu duguna konpartitzea, eta besteen hautemate ezberdina entzuten eta ulertzen saiatzea.
…ez bakarrik buruarekin, baita bihotzarekin ere. Une batez aurreiritzi ideologikoak edo aurrez ditugun ideiak albo batera uztea, pelikulak kontatzen digun harira, sentimenduek hitz egin dezaten.
eta denbora baten buruan, berriz pentsatzea… Egun batzuetara pelikulak uzten digun arrastoari adi egon. Arrasto hori ikusi dugunari buruzko hausnarketak eta istorioak gugan hartzen duen protagonismoak bat egitearen ondorioa da.

Zenbait galdera…
…pelikula ikusi aurretik

· Maitasunari buruz: Beti al da maitasuna sentimendu pozgarria? Batzuetan bizitza zaildu egiten digu, zergatik bilatzen eta behar dugu, halere?
· Doakotasunari buruz: Zenbaitetan geure beharrak geure erlazioetan proiektatzen ditugu. Geure maitasuna interesik gabekoa da? Zer bilatzen dugu?
· Bizitzari buruz: Geure bizitza espero genuen bezalakoa al da? Geure historiaren eta nortasunaren oroitzapenak berriz ere norabidea zehazten laguntzen al digu?

…pelikula ikusi ondoren

· Nolakoa da Alfredoren eta Totóren arteko erlazioa? Zergatik ulertzen dute elkar horren ondo?
· «Orain, itsu nagoela, hobe ikusten zaitut» dio Alfredok. Zer esan nahi du? Zergatik animatzen du ikasten jarraitu eta herritik alde egin dezan?
· Nola aldatzen du Alfredoren bizitza Totórekin duen erlazioak? Eta Totórena?
· Alfredok honakoa dio: «Edozer gauza egiten duzula ere, maitatu ezazu». Zer esan nahi du? Hori al da Totók egiten duena? Zergatik itzultzen da? Nola sentitzen da? Zertaz jabetzen da?

Begoña Gómezen laguntzarekin.
Gida didaktikoa deskargatu

Scroll to Top