Sinopsia
Hogget baserrian hamaika motako animaliak bizi dira. Animalia bakoitzak nola egin behar duen ondo dakien egitekoa du, eta denak saiatzen dira beren lana egoki egiten bakoitzak bere lekua sendo ezarria duelako. Babe iritsiko da bat-batean baserrira, baserritarrak lehiaketa batean irabazi duen txerritxoa. Hogget-ek Baberengan zerbait berezia sumatuko du, eta ardi-txakur izaten irakatsiko dio. Horren modu xelebrean Babek Gabonetako afaria ez izatea lortuko du.
Gaiak
Nortasuna, aukerak eta berdintasuna
Nortasuna. Geure buruari fidel izan ahal izateko norberak bere lekua bilatzeko beharra duela erakusten du pelikulak.
Aukerak. Arau sozialen eta aurreiritzien gainetik, norberaren bizitza gidatzeko borondatea eta ahalegina deskribatzen du filmak.
Berdintasuna. Erlazioetan berdintasuna bizikidetzari laguntzeko giltza bezala erakusten du istorioak.
Filma ikusteko eta entzuteko iradokizunak
Pelikula bat modu askotara ikus eta entzun daiteke. Erreferentzi puntu batzuk eskaintzen ditugu. Zehazki pelikula modu honetara ikusi eta entzutea iradokitzen dizugu:
…barrura begira. Lehen pertsonan esanguratsu egiten zaigun horri buruz hausnartzea, eta gure bizitzan bertan sortarazten dizkigun galderei buruz. Helburua ez da betirako erantzunak bilatzea, sortarazten dizkigun erresonantziei so egitea baizik.
…kanpora begira. Taldean edo eta familian elkarrizketa sustatu. Kontua ez da ondorioetara iristea. Hauteman eta sentitu duguna konpartitzea, eta besteen hautemate ezberdina entzuten eta ulertzen saiatzea.
…ez bakarrik buruarekin, baita bihotzarekin ere. Une batez aurreiritzi ideologikoak edo aurrez ditugun ideiak albo batera uztea, pelikulak kontatzen digun harira, sentimenduek hitz egin dezaten.
eta denbora baten buruan, berriz pentsatzea… Egun batzuetara pelikulak uzten digun arrastoari adi egon. Arrasto hori ikusi dugunari buruzko hausnarketak eta istorioak gugan hartzen duen protagonismoak bat egitearen ondorioa da.
Zenbait galdera…
…pelikula ikusi aurretik
· Bizitza-proiektuari buruz: Zer egin nahi dugu geure bizitzarekin? Hori lortzeko fidelak al gara geure buruarekin? Zerk galarazten du geure asmoa?
· Aukerei buruz: Besteek geuk egitea nahi dutena egiten al dugu? Besteek geuregandik espero duten horrek jokatzeko orduan eragiten al digu? Horrek blokeatzen gaitu? Nola egin diezaiokegu aurre horri?
· Konfiantzari buruz: Zer esan nahi du konfiantza izateak? Zergatik da garrantzitsua konfiantza bizitzan?
…pelikula ikusi ondoren
· Babe txerritxo ausarta al da? Zerk bultzatzen du Babe ardi-txakur izaten saiatzera? Zergatik? Zein da Baberen benetako lorpena?
· «Ahatea bada, ahateek bezala jokatu behar du; dena onartu eta esker ona erakutsi». Zer esan nahi dute Rex ardi-txakurraren hitzok?
· Lehiaketa irabazi ostean, Baberengan aldatu al da zerbait? Eta baserrian? Nola?
· Zer dute komunean Fernando ahateak eta Babe txerritxoak? Gauza berdina lortu dute? Zergatik?
Itxasne Etxeberriaren laguntzarekin.
Gida didaktikoa deskargatu