Laburpena
Harreman desberdinen bidez, baita heriotzen bidez ere, sei lagunen bizitza hauskorrak gurutzatu egingo dira Alemanian eta Turkian barkamenerako eta adiskidetzerako egindako bidaia emozionaletan. Nejatek ez du begi onez ikusten aitak, Ali jubilatuak, eta Yeter prostitutak duten harremana. Guztia aldatu egingo da Nejat Yeterrek alabaren unibertsitate-ikasketak ordaintzeko Turkiara dirua bidaltzen duela konturatzen denean. Yeterren ustekabeko heriotzak semea eta aita elkarrengandik urrunduko ditu. Nejatek Yeterren alaba Aytenen bila joatea erabakiko du. Baina Ayten, turkiar poliziarengandik ihesi doan ekintzaile politikoa, Alemaniara joana da…
Gaiak
Heriotza, adiskidetzea eta kulturartekotasuna
Heriotza. Filmak heriotzari buruzko gogoeta erakusten du. Horrek dakarren aldaketa eta benetan garrantzitsua den hori berkokatzeko bizitzari ematen dion ikuspegi desberdina islatzen du.
Adiskidetzea. Istorioak gizakiaren bizitzaren ibilbide zaila deskribatzen du non barkamena eta adiskidetzea, batzuetan, bizitzaren zailtasunak lantzeko aukera bakar bezala agertzen diren.
Kulturartekotasuna. Filmak gero eta pluralagoa den gizartearen errealitatea deskribatzen du. Errealitate horrek gatazkak sortzen ditu, eta, horrenbestez, elkartzea ahalbidetzeko eremuen beharra ere bai.
Filma ikusteko eta entzuteko iradokizunak
Pelikula bat modu askotara ikus eta entzun daiteke. Erreferentzi puntu batzuk eskaintzen ditugu. Zehazki pelikula modu honetara ikusi eta entzutea iradokitzen dizugu:
…barrura begira. Lehen pertsonan esanguratsu egiten zaigun horri buruz hausnartzea, eta gure bizitzan bertan sortarazten dizkigun galderei buruz. Helburua ez da betirako erantzunak bilatzea, sortarazten dizkigun erresonantziei so egitea baizik.
…kanpora begira. Taldean edo eta familian elkarrizketa sustatu. Kontua ez da ondorioetara iristea. Hauteman eta sentitu duguna konpartitzea, eta besteen hautemate ezberdina entzuten eta ulertzen saiatzea.
…ez bakarrik buruarekin, baita bihotzarekin ere. Une batez aurreiritzi ideologikoak edo aurrez ditugun ideiak albo batera uztea, pelikulak kontatzen digun harira, sentimenduek hitz egin dezaten.
eta denbora baten buruan, berriz pentsatzea… Egun batzuetara pelikulak uzten digun arrastoari adi egon. Arrasto hori ikusi dugunari buruzko hausnarketak eta istorioak gugan hartzen duen protagonismoak bat egitearen ondorioa da.
Zenbait galdera…
…pelikula ikusi aurretik
· Betiereko ez izateari buruz: Zer dakar heriotzaren errealitateak gizakiaren bizitzara?
· Barkamenari buruz: Zer eskatzen dute barkamenak eta adiskidetzeak? Zerk ahalbidetzen ditu?
· Desberdintasunari buruz: Zerk ahalbidetzen du elkartzea deberdintasunaren gainetik?
…pelikula ikusi ondoren
· Zerk eginarazten die bizitzan aurrera Yeterri, Nejati, Aliri, Ayteni, Lotteri eta Susanneri? Aytenen eta bere amaren, Nejaten eta bere aitaren, eta Lotteren eta bere amaren arteko harremanek zein bereizgarri dute?
· Zein ondorio dituzte Yeterren eta Lotteren heriotzek gainontzeko pertsonaiengan? Zer eragiten dute? Zergatik?
· Aytenek eta Susannek nola eta zergatik lortzen dute berriz ere elkartzea eta adiskidetzea? Eta Alik eta Nejatek?
· Irakurketa eta heziketa etengabe ageri dira istorioan. Zer esan nahi du horrek?
· Filmaren titulua zergatik da Al otro lado? Zer adierazten du?
Begoña Gómezen laguntzarekin.
Gida didaktikoa deskargatu