AIPAZ (Asociación Española de Investigación para la Paz) elkarteak, Baketik-ek eta Foro Sozial Iraunkorrak datorren asteazkenerako, apirilaren 6rako, Madrilen, mahai-ingurua antolatu dute, «Construir la paz. Retos y oportunidades para el País Vasco» lemapean.
EGITARAUA
18:00. Irekiera. Federico Mayor Zaragoza.
18.20. Mahai-ingurua.
Parte-hartzaileak:
Rosa Lluch, María Jauregi eta Alberto Muñagorri. ETAren biktimak
Idoia Zabalza. Torturaren biktima.
Axun Lasa. GALen biktima eta torturaren biktima.
Moderatzailea: Maider Maraña (Baketik)
20:00 Itxiera. Entitate antolatzaileen hitzartzea.
Mahai-ingurua Madrilgo Ateneoan izango da. Streaming bidez ikusi ahalko da zuzenean (behean esteka).
Konfirmazioak: info@forosoziala.eus
Deialdia egin duten entitateak:
AIPAZ (Asociación Española de Investigación para la Paz) bakerako ikerketarekin eta heziketarekin zerikusia duten GKE, zentro, fundazio, katedra, institutu eta pertsonen plataforma da. Bakea eta gatazkak diziplina anitzeko ikuspegi batetik aztertzea du helburu. Ikuspegi horrek honako hauek hartzen ditu: indarkeria motak ezabatzea, justizia sustatzea, giza eskubideen errespetua, garapen jasangarria eta gatazken eraldaketa baketsua. Elkarte honek konpromisoa hartu du bakearen kultura eta gizartea eraiki nahi duten balio eta praktika sozialekin.
Baketik Fundazioa
2006an sortu zen, helburu hauekin: gatazken azterketa eta horien konponbidea ikuspegi etikotik sustatzea eta tresnak eskaintzea bakea sendotzeko, gizartea adiskidetzeko eta gatazka suntsitzaileak saihesteko. Gaur egun, EAEn eta Nafarroan giza eskubideak sustatzeko lanean ari da, lan-ildo hauen bidez: 1) bakea eta bizikidetza: indarkeria politikoaren eta elkarbizitza-prozesuen arloko lana; 2) elkartasuna: gizarteratze eta mentoring programak; 3) prestakuntza eta hezkuntza: antzerki-forum, gatazkak konpontzeko ikastaroak, zine-zerbitzua eta hainbat sentsibilizazio-zerbitzu; 4) gizartea eraldatzea eta ezagutza: askotariko gizarte-errealitateen sistematizazioa; eta 5) bitartekaritza: gure gizartean sortzen diren gatazkak konpontzeko metodologiak garatzea eta prozesuak erraztea.
Foro Sozial Iraunkorra
gizarte zibileko hainbat erakundek eta norbanakok osatzen duten dinamizaziorako espazioa da. Helburu ditu euskal bake prozesua babestea eta azken urteetan bizi izandako indarkeria zikloaren ondorioen konponbidea errazten laguntzea. Gaur egun, gizarte zibileko 17 eragilek hartzen dute bertan parte: besteak beste, sindikatu nagusiak, gatazkak konpontzen diharduten elkarteak, presoei laguntzeko elkarteak, elkarte feministak eta abar.
Hemen ikus dezakezu zuzenean: