Zer egiten dugu

Baketik-ek hiru arlo tematikotan eta gai guztietan zeharkako diren hiru metodologia edo tresnatan oinarritzen du bere lana:

Bakegintza Ekintza soziala eta mentoretza Eraldaketarako artea

Bakegintza

Memoria hurbilaren eta bizikidetzaren arloan egiten dugu lan, euskal kasuaren motibazio politikoko indarkeriaren testuinguruan eta Giza Eskubideen ikuspegitik.

Ekintza soziala eta mentoretza

Gizarte inklusiboagoa eraikitzeko proiektuak garatzen ditugu. Mentoretza soziala erabiltzen dugu egoera ahulean dauden kolektiboekin gizartean esku hartzeko tresna gisa, gizarte-kohesioan sakontzeko eta desberdintasunak ezabatzeko.

Eraldaketarako artea

Gizartea eraldatzeko tresna gisa artea erabiltzen duten programak gidatzen ditugu. Gure proiektuetako pertsonen parte-hartzea sustatzen dugu, sormena, adierazpena eta hausnarketa kolektiboa sustatzen dituzten ikasteko beste modu batzuen bidez.

Bitartekaritza eta bidelaguntza

Gatazken konponketa eta praktika errestauratiboak lantzen ditugu, parte hartzeko, entzuteko eta hausnartzeko guneak sortuz.

Ezagutza sortuz

Jakintza berriak eraikitzen ditugu ikerketa sozialaren, ikerketa aplikatuaren eta gure praktikei buruzko hausnarketaren bidez. Ideia berriak garatzen lagundu nahi dugu, gure egiteko moduak ausardiaz eta independentziaz partekatuz.

Formakuntza prozesuak

Hainbat eragileri laguntzen diegu beren jakintzak sendotzen, eraldaketa pertsonala, kolektiboa eta soziala sustatuz. Kontzientzia hartzeko eta ikuspegi kritikoak eraikitzeko prestakuntza-prozesuak garatzen ditugu.

Scroll to Top