Ustekabea Pleno Aretoan

Baketik-eko ikastaroa amaitu ondoren, herriko Alkateak Pleno Aretoa ezagutzera gonbidatu ninduen. Tokiaren xehetasunei begira gozatzen ari nintzela, berak isiltasuna apurtu zuen: “hau ez da leku ona hitz egiteko”. Eta jarraian: “suposatzen da hau dela hitz egiteko lekua baina asko kostatzen zaigu hitz egitea; eta niri lehendabizi; ehunka akta betetzen dituzten milaka hitz esaten ditugu, baina hitz egin…”.

Ustekabe gisa deskriba genezakeena, zoritxarrez niretzat eta blog hau irakurtzen ari denarentzat ez da hainbesteko ustekabea izango. Badakigu elkarrizketa politikoa bultzatzeko eta bideratzeko diseinatu ziren eremu guztietan orokorrean ez dela existitzen. Alkateak esaten zidan bezala, hitz egin hitz egiten da biana egiaren bilaketa partekatua bezala ulertzen den elkarrizketa ez da existitzen.

Asko dira elkarrizketa hori baldintzatzen duten elementuak, gertatzen ari den guztiaz akta jasotzen delako alderdi politikoen dinamika zitalagatik. Hala ere, gaur neure opilari ikatza ekarri nahi dut Baketik-en gatazketako ohiko oztopoak deitzen ditugunak elkarrizketa politikoa baldintzatzen dutela azpimarratzeko; Alkate batek pribatuan udalbatza elkarrizketarako lekurik aproposena ez dela aitortzeraino.

Horrela, entzun gabe erantzutea, iritzietan arreta jartzea sakonean egon daitekeenaren gainetik, batzutan azti bilakatuz “badakit zer esango didazun” esatera iristea, edo norberak “arrazoi osoa” duela esatera iristea. Geure elkarrizketa politkoaren ohiko oztopoak dira.

Ez dago soberan, herritarrak eta ordezkari politikoak zintzoak izatea eta Alkatearenak bezalako hitzak kontuan hartzea. Geure egungo prozesuak elkarrizketarako eta tokian tokiko bizikidetzarako oinarri berriak behar ditu eta, paradoxikoa dirudien arren, udalbatzak geure aurka jar daitezke. Elkarrizketa politikorako eremu berriak sortzea funtsezkoa izango da “ustekabeak” hartu nahi ez baditugu Pleno Aretoan.

Iker

Scroll to Top