-Doan
-8 ordu
-Gaztelaniaz
-Uztailaren 1etik 28ra, zure erritmoan
-Izena emateko epea: ekainaren 28a
-Plaza mugatuak
–Izen-ematea
Zinema eta haren lengoaiak (fikzioa, dokumentala, film laburrak, etab.) tresna pedagogiko boteretsu eta eraginkorrak dira giza eskubideak eta gizarte-eraldaketa lantzeko. Eskola-adinean dauden haur eta gazteak euskarri eta ingurune desberdinetako ikus-entzunezko produktuak etengabe kontsumituz hazi dira; beraz, zinemarekin beste tresna pedagogiko batzuekin baino lotura handiagoa izan dezakete. Halaber, ikus-entzunezko eskaintza izugarria da eta kalitate zinematografiko eta ahalmen eraldatzaile handiak ditu.
Ikastaro honen bidez, hezkuntza komunitateko pertsonei orientabide eta tresna batzuk eskaini nahi zaizkie, zinema prozesu pedagogikoetan eta ikaskuntza prozesuetan erabiltzeko. Edukiak bost zatitan banatzen dira:
–Zinemaren erabilera didaktikorako jarraibideak: atal honetan, zinema ingurune pedagogikoan erabiltzeko orientazio batzuk eskaintzen dira. Bi une proposatzen dira: filma ikusi aurretik eta filma ikusi ondoren. Lehenengoan, filmaren hausnarketa eta testuingurua lantzen dira, eta bigarrenean, analisi narratiboa eta didaktikoa.
–Begiratu eta aztertu: hiru film erabiltzen dira gizarte-eraldaketarekin zerikusia duten hiru gai lantzeko: elkarrizketa, giza duintasuna eta enpatia. Horietan, aurreko atalean landutako eskema aplikatuko da (filma ikusi aurretik eta ondoren).
–Pertsonalizatu: landutako gaiak ikasle bakoitzaren errealitatera hurbiltzea bilatuko dugu, gure barnera begiratu eta lehen pertsonan gogoeta egiteko.
–Praktika: gida didaktiko bat egitea. Atal honetan, ikastaroko ikasleei gida didaktiko labur bat sortzea proposatzen zaie, aurreko ataletako orientazioak aplikatuz.
–Adibideak eta baliabideak.
Ikastaroaren metodologia testu bidezko azalpen teorikoek, banakako gogoeta-ariketek eta ikus-entzunezko adibideek osatzen dute. Ikasleak online plataforma bat izango dute eskuragarri, eta ezarritako epearen barruan beren erritmoan aurrera egin ahal izango dute. Baketik-eko irakasleak prest egongo dira edozein zalantza argitzeko.
Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin