Baketik-en mentoretza proiektu berri bat jartzen ari gara martxan: Home Start Gipuzkoa.
Proiektu berri honen helburua boluntarioen laguntza informalaren eta ez-profesionalaren bidez, haien haurrak hazteko zailtasunen bat izaten ari diren gurasoei laguntza ematea da, beti ere, haien autonomia eta ongizatea bultzatuz.
Izeba proiektuaren antzera, HSG boluntariotzari esker izango da posible, beraz, proiektu berritzaile honetan parte hartzeko boluntario bila gabiltza!
Boluntario gisa parte hartu nahi duzu?
Familia edo pertsona boluntarioen eginkizunak:
- Familiei babesa, harreman pertsonala eta laguntza praktikoa eskaintzea, beren guraso-roletan eta familia-antolaketan (autonomiaren alde lan eginez).
- Komunikazioan eta malgutasunean oinarritutako laguntza-harremana garatzea, familia bakoitzaren behar espezifikoen arabera.
- Gurasoak animatzea, laguntzea eta sostengua ematea komunitateko gizarte-sareetan integratzeko, komunitatean parte-hartze eraginkorra eta inguruko baliabideekiko (sozialak, hezkuntzakoak, sanitarioak, kulturalak, aisialdikoak, etab.) lotura sustatuz, gizarte-bazterkeriari aurre egiteko.
Nor izan daiteke boluntario? Adin nagusikoak, guraso izan direnak edo haurren zainketan edota heziketan esperientzia dutenak.
Nork laguntzen dio boluntarioari? Baketik-ek, proiektu honen sustatzaile gisa, etengabeko laguntza eskaintzen die parte hartzen duten boluntarioei, zalantzak argitzeko eta familiekin sortzen diren mentoretza-harremanetan jarraipena eta aholkuak emateko.
Mentoretza programa honetarako boluntario bila gabiltza. Ama edo guraso bazara, edo haurren zainketan edota hezkuntzan esperientzia baduzu eta proiektuan parte hartzeko edo gehiago ezagutzeko borondatea baduzu jarri zaitez gurekin harremanetan!
Zure zain gaude!
Informazio gehiagorako:
943251005 / 688644354
infoHSG@baketik.org / k.soares@baketik.org