Jardunaldia – Hirirako eskubidea eta kultu-askatasuna: aniztasun erlijiosoaren udal-kudeaketa

Joan zen abenduaren 14an egin zen Baketik-en laguntzarekin Gasteizko Udalak antolatu zuen jardunaldia. “Giza eskubideak XXI. mendeko hirian” izenburpean urtero antolatzen dira, eta honako hau 4. edizioa izan da. Helburua da bereizkeriaren aurkako borrokaren logika integraletik abiatuta, gizarte-talde desberdinen errealitatea ikusaraztea, eskubideetan oinarritutako azterketa eginez. Udalak bizikidetzaren eta aniztasunaren arloan egiten duen lanaren barruan kokatzen dira.

2023ko edizioak Hirirako eskubidea eta kultu-askatasuna: aniztasun erlijiosoaren udal-kudeaketa gaia jorratu du. Bertan, laikotasuna eta aniztasun erlijiosoa hizpide izan ditugu, eta horiek gure hiriko bizitzetan nola eragin duten hausnartu dugu, bai eta bizikidetza esperientziak ezagutu ere.

Jardunaldietara etortzerik izan ez bazenu edo bertako hausnarketak berriz errepasatu nahi badituzu, hemen partekatzen dizugu hainbat material:

Laburpen-txostena:

Hitzaldien bideoak:

Argazki-galeria

Scroll to Top