Giza-Eskubideen Adierazpen Unibertsala aldarrikatu zeneko 70. urteurrenaren harira, San Telmo Museoarekin batera antolatutako hitzaldi zikloak hitzordu berriak izango ditu urrian, azaroan eta abenduan. Hauek dira hitzordu horiek:
Urriak 16, asteartea. 19:00
Hitzaldia: Justizia berrasmatzen, emakumeen gorputz, bizitza eta komunitatetik (Gaztelaniaz)
Gonbidatua: Amandine Fulchiron. Aktibista feminista, politologa eta gizarte-hezitzaile eta ikerlaria, Guatemalako Actoras de cambio kolektibo feministako fundatzaileetakoa.
————————————————
Urriak 23, asteartea. 19:00
Hitzadia: Estatuaren etsaien matxinada, goi-mailako traizioa eta erpresio penala (Gaztelaniaz)
Gonbidatua: Josep Maria Tamarit Sumalla. Zuzenbidepenaleko katedraduna Lleidako Unibertsitatean eta Catalunuako Universitat Obertan. Biktimologian aditua, justizia erreparatzailean, justizia trantsizionalean eta zigor penaletan.
————————————————
Azaroak 20, asteartea. 19:00
Hitzaldia: 70 urteren ondoren inork ezin ditu ziurtzat hartu bere giza eskubideak: demonizazio politikei aurre egiteko errezetak (Gaztelaniaz)
Gonbidatua: Eva Suárez-Llanos. Espainiako Amnistia Internazionaleko Zuzendari-albokoa 2011tik hona. Aurretik, erakunde bereko Batzorde Exekutiboko kide izan zen eta baita zuzendari ere, 1999 eta 2003 artean – 2004 eta 2008 artean Kanpaina eta Ikerketa saileko zuzendari izan zen. Aholkulari lanetan ibili da giza-eskubide, ingurugiro eta kooperazioko hainbat erakunderentzat, planifikazio estrategiko, komunikazio eta gobernantza arloetan.
————————————————
Abenduak 11, asteartea. 19:00 (Gaztelaniaz)
Hitzaldia: Giza eskubide bortxaketa larrien osteko justiziarako eta bizikidetzarako bideak
Hizlaria: Carlos Martin Beristain
Mediku psikologoa, giza eskubide urraketen biktimen artatzean aditua. Gatazkan dauden herrialdeetan, indarkeria eta gerraren biktimekin 30 urtetik gorako lan-esperientzia: Osasun Mentalaren eta Giza Eskubideen programak, giza eskubideen aldeko taldeekin eta baztertutako edo errefuxiatutako komunitateekin, torturetatik bizirik atera direnekin, desagertuen familiekin edo bestelako Giza Eskubide urraketa larriak jasan dituztenekin.
Moderatzailea: Bertha Gaztelumendi, kazetaria eta EHUko Giza Eskubideen eta Botere Publikoen Katedrako ikertzailea