Baketik-en blog berria

Sei urteko ibilibidearen ostean, 2012ko irailaren 29an, Baketik-en egitasmo berria estreinatu genuen. Orain, blog berria estreinatzen ari gara. Ziklo berri honen lehen post hau espazio horrek izan nahi duenaren asmoen adierazpena izatea nahi dugu.

1. Definizioa. Baketik-en ekimenei buruzko, Bizizikasiari eta bizitzaren kontuei buruzko istorioen bloga izatea nahi dugu.
2. Hartzaileak. Espazio zabala, partekatua eta informala izatea nahi dugu. Bereziki Baketik-eko lagunei, beren ekimenetan parte hartzen duten pertsonei eskainia.
3. Izaera. Ez da blog pertsonala, ez eta blog instituzionala ere. Sinatzaile desberdinak edukitzea eta irakurriz eta iruzkinak eginez pertsona askok parte hartzea nahi dugu.
4. Sinadurak. Blog honetan ondorengo pertsonek sinatuko dituzte postak: Baketik-eko zuzendariak, lan-taldeko kideek, Gizarte Kontseiluko kideek, ekarri bereziak eskatuko dizkiegun kolaboratzaileek edo lagunek, eta Baketik-ek.
5. Estiloa. Askatasun osoa estiloari dagokionez. Ezaugarri batean leialak izatea bilatzen dugu. Postak testigantza balioa dauka. Ez dugu soilik pentsatzen duguna kontatuko, pasatzen zaiguna baizik.
6. Gaiak. Hautaketa librea. Blog honi “Bizizikasiaren istorioak” izenburua emanez, bere zortzi esperientziekin zerikusia duen guztia sartzen dela esaten ari gara; hau da, bizitzarekin eta bizikidetzarekin zerikusia duen guztia, Baketik-eko ekimenekin harremanean.
6. Formatua. Ez dugu nahi postak oso luzeak izatea, salbuespenen bat ez bada. 3.000 karaktereak ez gainditzen saiatuko gara eta 2.000 karakteretik behera geratzen ahaleginduko gara.
7. Iruzkinak. Edozein lagunek idatz ditzake iruzkinak errespetuz idazten baldin baditu. Baketik-eko taldeak sustatu egingo du bloga eta iruzkinak egitea Baketik-eko ikastaroen eta zerbitzuen erabiltzaileen artean.

Baketik

Scroll to Top