DENBORAREN BALIOA

Bizi garen, esperimentatzen eta ikasten dugun espazioan, zein balio du denborak?

Pentsamenduaren eta sentimenduaren munduan, bere balioa erlatiboa da denbora tarte txiki batean gauza izugarriak eta ikusgarriak irudikatu, pentsatu, sentitu eta asmatu ditzakegulako eta testuinguru horretan errealak eta egiak dira. Baina eguneroko bizitza errealean ideia, sentimendu edo egia berdinak gauzatuak eta adieraziak ikustea espero dugunean, konturatzen gara ez dutela berdin funtzionatzen. Ez dute zergatik bat etorri behar pentsatzen, hitz egiten, sinesten… dugunarekin.

Eta noski, zerbait iritsi eta pentsatzeko, sentitzeko, imajinatzeko… munduan adierazten denetik, mundu honetan gauzatzen den arte denbora behar du zehazteko eta errealitate eta egia bilakatzeko egunerokotasunean. Motelagoa da eta horregatik errepikapena, iraunkortasuna, pazientzia eta itxaronaldia behar ditu.

Gaur egun, komunikabideek eta teknologiak informazioa eta ideia berriak azkar jasotzea ahalbidetzen diguten garaian, sortzeko dugun irudimena eta askatasuna agerikoagoa da; uste dugu hori nahikoa dela errealitate bilakatzeko. Eta horrela ez diogu geure bizitzan espaziorik eta denborarik uzten hori behar bezala garatzeko eta benetakoa egiteko gutako bakoitzean, eta ez bakarrik pentsamenduaren eta sentimenduen munduan. Osagarri den txanpon beraren beste aurpegia da eta hori gabe ez da posible inongo benetako burutzerik.

Isiltasun tarteei, espazio “hutsei”, itxaronaldiei, “ezer ez egiteari”, “ez jakiteari” lekua eta denbora uztea garrantzitsua dela berresten dit neure esperientziak; sustraitzea, gauzatzea, elikatzea eta geure helburuei agertzeko eta kokatzeko lekua eta denbora izan dezan aukera eskaintzea ahalbidetzen duten momentuak direlako.

Marijo

Scroll to Top