Justizia emakumeen eskutik dator
“Indarkeria sexualari buruz asko hitz egingo dut. Badakit deserosoa dela, mugitu egiten gaituela” esan zuen Amandine Fulchironek bere hitzaldiaren hasieran; publikoari gorputza uzkurtu zitzaigun, testigantza gogor eta digeritzeko zailak entzuteko prestatuz. Ordea, hitzaldia aurrera joan ahala, astinalditik urrun, biguntzen joan ginen, ekarri zigun ahalduntze mezua sentituz. Fulchiron aktibista feminista, politologa, gizarte-hezitzaile eta ikerlaria, Guatemalako Actoras […]
Justizia emakumeen eskutik dator Read More »