Bitartekaritza eta bidelaguntza

Gatazken konponketa eta praktika errestauratiboak lantzen ditugu, parte hartzeko, entzuteko eta hausnartzeko guneak sortuz.

Baketikek autonomia eta aldeen ardura bultzatzea ardatz dituen esku-hartzea proposatzen du, beraiek izan daitezen euren gatazken konpontzaileak, gaur egunean eta etorkizunean. Bere abiapuntua pertsonek hobetzeko eta onena ateratzeko duten gaitasunean konfiantza izatea da, eta horretarako baldintzak sortzea du helburu.

Bitartekaritza eta bidelaguntza zerbitzuak eskaintzen ditugu erakunde, hezkuntza, komunitate eta familia arloetan.

GUKA

Eskolako jazarpenaren tratamendu etikorako programa

Programaren izenak talde-hizkuntzari egiten dio erreferentzia (gu); izan ere, Baketik-ek eskola-jazarpenari buruz duen ikuspegian, taldeak gizabanakoaren aurrean duen indarra azpimarratzen da. Funtsean, jazarpen-egoerak gertatzen diren edo gerta daitezkeen taldeko pertsona guztiak mobilizatzean oinarritzen da. Kasu hauetan 3 figura bereizten dira: erasotzailea, biktima eta lekukoak. Erronka da arazoa erasotzailea-bitkima binomiotik haratago eramatea; lekukoek behatu beharrean jardutea, eta taldeko ongizatearen erantzule bihurtzea.

Baketik-ek proposatutako metodologiatik, jazarpenaren prebentzioak hiru fase ditu:

  1. fasea: eskolako jazarpenari buruzko antzerki-forum saioa.
  2. fasea: konpromisoak abian jartzea.
  3. fasea: hezkuntza-komunitate osoaren inplikazioa (ikasleak, irakasleak eta familiak).

Ikastetxearen beharren eta egoeraren arabera, Baketik-ek hiru fase horietako batean edo gehiagotan proposatzen du ibilbidea.

Informazio gehiago nahi izanez gero, jarri harremanetan Baketik-ekin.

Scroll to Top