Gaiak
Adinak
Hizkuntza

Urtea: 2004

Iraupena: 120 min min.

Herrialdea: Mexiko

Zuzendaritza: Luis Mandoki

Aktoreak:

Leonor Varela, Carlos Padilla, Ofelia Medina, Gustavo Muñoz, José María Yazpick, Daniel Gimenez Cacho, Jesús Ochoa

Produkzioa: Altavista Films / Santo Domingo Films / Lawrence Bender Productions / Muvi Films

Voces inocentes

Izenburu originala: Voces inocentes

Sinopsia
80. hamarkadan El Salvadorko gobernuko indar armatuak hamabi urteko haurrak errekrutatzen dihardute gerrillaren aurka egiteko. Hamaika urteko Chavaren bizitza biziraupen-joko bihurtuko da, izan ere, matxinoen aurka borrokatu beharko da, eta eguneroko indarkeriaren ondorio latzak jasan. Amari laguntzeko lanpostu bila dabilen bitartean, ikaskide batekin lehen maitasuna biziko du, eta bere herrixka jolas- eta gerra-leku bilakatzen ikusiko.

Gaiak
Haurtzaroa, gerra eta biziraupena

Haurtzaroa. Gerra dela-eta, bere burua heldu bati dagozkion erabakiak hartzera eta lanak egitera behartua ikusi duen hamaika urteko haurraren bizitza kontatzen du pelikulak.
Gerra. Gerraren garraztasuna erakusten du pelikulak, baita herritarrengan sorrarazten duen sufrimendua, eta haurrengan nahiz helduengan, berdin-berdin, duen eragin injustua ere.
Biziraupena. Filmak bizitza arriskuan jarrarazten duten egoerak erakusten ditu. Bizirauteko pertsonek hartu behar dituzten erabaki ausartak bezain zailak, eta horiek sorrarazten duten beldurra ere ageri dira pelikulan.

Filma ikusteko eta entzuteko iradokizunak
Pelikula bat modu askotara ikus eta entzun daiteke. Erreferentzi puntu batzuk eskaintzen ditugu. Zehazki pelikula modu honetara ikusi eta entzutea iradokitzen dizugu:

…barrura begira. Lehen pertsonan esanguratsu egiten zaigun horri buruz hausnartzea, eta gure bizitzan bertan sortarazten dizkigun galderei buruz. Helburua ez da betirako erantzunak bilatzea, sortarazten dizkigun erresonantziei so egitea baizik.
…kanpora begira. Taldean edo eta familian elkarrizketa sustatu. Kontua ez da ondorioetara iristea. Hauteman eta sentitu duguna konpartitzea, eta besteen hautemate ezberdina entzuten eta ulertzen saiatzea.
…ez bakarrik buruarekin, baita bihotzarekin ere. Une batez aurreiritzi ideologikoak edo aurrez ditugun ideiak albo batera uztea, pelikulak kontatzen digun harira, sentimenduek hitz egin dezaten.
eta denbora baten buruan, berriz pentsatzea… Egun batzuetara pelikulak uzten digun arrastoari adi egon. Arrasto hori ikusi dugunari buruzko hausnarketak eta istorioak gugan hartzen duen protagonismoak bat egitearen ondorioa da.

Zenbait galdera…
…pelikula ikusi aurretik

· Haurtzaroari buruz: Nolakoa izan beharko luke haurren egunerokoak? Mundu osoan berdin bizi al dira? Zergatik?
· Gerrari buruz: Zeintzuk jasaten dituzte gerren ondorioak? Nola eragiten die gerrak haurrei?
· Lanari buruz: Zein zentzu du lan egiteak? Zergatik egin behar dute lan helduek? Haurrek lan egin behar al dute?

…después de la película

· Chavak lanpostua aurkitzen du. Zergatik erabakitzen du lan egitea? Zer iruditzen zaio amari haren semeak lan egitea? Amak galarazi beharko lioke?
· Chavaren lagunak, armadarako errekrutatzen dutenean, pixa egiten du gainean beldurrak jota. Ibaiaren ondoan berriz ere elkarrekin aurkitzen direnean, beldurra al du? Nola sentitzen da? Nork du beldurra orduan? Zergatik aldatu da horrenbeste bere jarrera?
· Zeintzuk dira Chavak pelikulan hartzen dituen erabaki handiak? Hamaika urteko haur bati dagozkionak al dira? Haur bat gisa horretako erabakiak hartzeko gai al da?

Pello Sarasuaren laguntzarekin.
Gida didaktikoa deskargatu

Scroll to Top