Sinopsia
Bigarren Mundu Gerratea amaitu eta hiru urtera lau epaile nazi Nurembergen epaituak izango dira, esterilizazio politika eta garbiketa etnikoen akusaziopean. Hitler hilik dago, baita Goebbles eta Gering ere; oraingoan bigarren mailako pertsonaiak izan arren, hauen kolaborazioa erregimen naziarentzako ezinbestekoa izanagatik, pertsonok epaitzea da helburua. Akusatuen artean Hitlerren erregimenean justiziaburu kargua izan zuen Ernst Janning (Burt Lancaster) epaile eta unibertsitate irakaslea nabarmentzen da. Bere egoera paradoxikoa da, demokraziaren aldeko idatziengatik eta Weimarreko Errepublikaren Konstituzioa erredaktatzen lagundu izanagatik goraipatua izan baita. Sarraskitze eta holokausto naziari buruzko epaiketa-buru izatearen ardura garrantzitsua Dan Haywooderi (Spencer Tracy) dagokio, epaile iparramerikar erretiratua. Bitartean, dagoeneko Guerra Hotzean murgilduta, herrialde europearrek nahiago dute iragana ahaztea.
Gaia
Gatazka, erantzukizuna eta justizia
Gatazka. Gatazka suntsitzaileetan giza duintasunaren balioa edo nire kausaren balioa defenditzearen ezbaia azaltzen du pelikulak, kasu honetan, aberriaren salbazioa.
Erantzukizuna. Arau, erregimen edo sistemetatik at, norberaren ekintzen erantzukizun pertsonala azpimarratzen da. Ekintzak euren ikuspegi zehatzean kokatzea aldarrikatzen da.
Justizia. Istorioak, sakonean, justiziaren ikuspegi bat mantentzen du etengabe, eta ea hau legearen pean egon behar duen ala ez.
Filma ikusteko eta entzuteko iradokizunak
Pelikula bat modu askotara ikus eta entzun daiteke. Erreferentzi puntu batzuk eskaintzen ditugu. Zehazki pelikula modu honetara ikusi eta entzutea iradokitzen dizugu:
…barrura begira. Lehen pertsonan esanguratsu egiten zaigun horri buruz hausnartzea, eta gure bizitzan bertan sortarazten dizkigun galderei buruz. Helburua ez da betirako erantzunak bilatzea, sortarazten dizkigun erresonantziei so egitea baizik.
…kanpora begira. Taldean edo eta familian elkarrizketa sustatu. Kontua ez da ondorioetara iristea. Hauteman eta sentitu duguna konpartitzea, eta besteen hautemate ezberdina entzuten eta ulertzen saiatzea.
…ez bakarrik buruarekin, baita bihotzarekin ere. Une batez aurreiritzi ideologikoak edo aurrez ditugun ideiak albo batera uztea, pelikulak kontatzen digun harira, sentimenduek hitz egin dezaten.
eta denbora baten buruan, berriz pentsatzea… Egun batzuetara pelikulak uzten digun arrastoari adi egon. Arrasto hori ikusi dugunari buruzko hausnarketak eta istorioak gugan hartzen duen protagonismoak bat egitearen ondorioa da.
Zenbait galdera…
…pelikula ikusi aurretik
· Lehentasunari buruz: Gatazka batean zeri ematen diogu lehentasuna, gure helburuari, edo pertsonaren balioari?
· Erantzukizunari buruz: Zein harreman dago askatasunaren eta erantzukizunaren artean?
· Akatsei buruz: Erabakiak hartzen ditugunean zer edukitzen dugu kontuan? Oker gabiltzanean zer egiten dugu?
…pelikula ikusi ondoren
· Nazia bezalako erregimen batean zergatik hartzen du parte Ernst Janning bezalako norbaitek? Zergatik erabakitzen du isiltzeari uztea eta hitz egiten hastea? Zergatik dago damututa?
· Janning defendatzeko abokatuak erabiltzen dituen argumentuei buruzko komentarioak: «lehendabizi nire aberria, arrazoiarekin edo gabe»; «Janningen errua munduaren errua da».
· Justiziak lege edo sistema normatiboaren pean egon behar du? Deliberazioan epaile iparramerikar batek zergatik esaten du akusatuak ez direla euren ekintzen jabe?
Begoña Gomezen laguntzarekin
Gida didaktikoa deskargatu