Gaiak
Adinak
Hizkuntza

Urtea: 2005

Iraupena: 97 min.

Herrialdea: AEB

Zuzendaritza: David Cronenberg

Aktoreak:

Viggo Mortensen, Maria Bello, William Hurt, Ed Harris, Ashton Holmes, Heidi Hayes, Stephen McHattie, Greg Byrk, Peter MacNeill

Produkzioa: Warner Bros. Pictures

Una historia de violencia

Izenburu originala: A History of Violence

Sinopsia
Haren emaztearekin eta bi semeekin batera Tom Stallek bizimodu lasaia darama bere herrixkan. Lapurreta-saiakera saihestu eta gero, herrian heroitzat hartuko dute. Horren ondorioz, komunikabideen atentzioa bereganatuko du, baita iraganean ezagutu zutela dioten gangster batzuena ere…

Gaiak
Indarkeria, kontraesana eta barkamena

Indarkeria. Pelikulak indarkeriaren ondorioak eta horrek sorrarazten dituen gurpil zoroak aztertzen ditu.
Kontraesana. Istorioak indarkeria bat-batean egunerokotasunean sartzeko arrazoiak erakusten ditu, eta bere justifikazioaren eta printzipio moralen arteko kontraesanean sakontzeko gonbita da.
Barkamena. Indarkeriako gurpil zoroaren aurrean esperantzako irtenbide bakartzat barkamena eta erredentzioa aurkezten ditu pelikulak.

Filma ikusteko eta entzuteko iradokizunak
Pelikula bat modu askotara ikus eta entzun daiteke. Erreferentzi puntu batzuk eskaintzen ditugu. Zehazki pelikula modu honetara ikusi eta entzutea iradokitzen dizugu:

…barrura begira. Lehen pertsonan esanguratsu egiten zaigun horri buruz hausnartzea, eta gure bizitzan bertan sortarazten dizkigun galderei buruz. Helburua ez da betirako erantzunak bilatzea, sortarazten dizkigun erresonantziei so egitea baizik.
…kanpora begira. Taldean edo eta familian elkarrizketa sustatu. Kontua ez da ondorioetara iristea. Hauteman eta sentitu duguna konpartitzea, eta besteen hautemate ezberdina entzuten eta ulertzen saiatzea.
…ez bakarrik buruarekin, baita bihotzarekin ere. Une batez aurreiritzi ideologikoak edo aurrez ditugun ideiak albo batera uztea, pelikulak kontatzen digun harira, sentimenduek hitz egin dezaten.
eta denbora baten buruan, berriz pentsatzea… Egun batzuetara pelikulak uzten digun arrastoari adi egon. Arrasto hori ikusi dugunari buruzko hausnarketak eta istorioak gugan hartzen duen protagonismoak bat egitearen ondorioa da.

Zenbait galdera…
…pelikula ikusi aurretik

· Maitasunari buruz: Bestea den bezala maite dugu, bere argi-ilun eta kontraesan guztiekin? Garen bezala maita gaitzaten uzten al diegu besteei?
· Indarkeriari buruz: Irtenbiderik ez duten egoeren aurrean zilegi al da indarkeria erabiltzea? Indarkeriak indarkeria dakar? Indarkeriarik eza berma dezaketen baldintzak sor daitezke?
· Iraganari buruz: Zein neurritaraino jarraitzen digu, eta baldintzatzen gaitu iraganak? Indarkeria, nolanahi agertuta ere, jarraika al dugu? Nola egiten diogu aurre?

…pelikula ikusi ondoren

· Printzipio guztien aurka Jackek bere burua indarkeria erabiltzera behartua ikusten du. Nahiz eta ez duen nahi, badirudi indarkeria dela Tomek erabil dezakeen baliabide bakarra. Ba al da justifikaziorik indarkeria erabiltzeko?
· Nolako barne-kontraesanak dituzte protagonistek?
· Badirudi Tomek/Joeyk jarraitzen duen bideak irteerarik gabeko gurbil zorora daramala. Azken eszenan ez dago elkarrizketarik, begiradak baino ez. Nolakoa da amaiera? Elkar ulertzeak eta barkamenak ba al dute lekurik eszena horretan?

Aitor Sorreluzen laguntzarekin
Gida didaktikoa deskargatu

Scroll to Top