Gaiak
Adinak
Hizkuntza

Urtea: 2009

Iraupena: 52 min.

Herrialdea: Espainia

Zuzendaritza: Gorka Gamarra; Jean Marie Mabarushimana, Sonia Rolley

Aktoreak:

Documental

Produkzioa: Icarakuri, S.L.

Umurage

Izenburu originala: Umurage

Sinopsia
1990 eta 1994 bitartean izandako gerrak, eta horri jarraitu zion genozidioak, guztiz suntsitu zuen Ruanda. 1994an, ehun eguneko epean, milioi bat inguru lagun hil zituzten. 2005eko abuztuan –genozidioan parte hartu zuten mailaren arabera– bigarren mailako presoak, onartu eta barkamena eskatu ondoren, aske utzi izanak bizirik iraun zutenen eta borreroen bakarkako ibilbideak 1994tik gaur egun arte aztertzea ahalbidetzen du. Batzuk bizikidetza baketsuaren aurreko «bide bikoitza»ri ekingo diote, eta beste batzuk ez dute onartuko.

Gaiak
Gorrotoa, bizikidetza eta justizia

Gorrotoa. Pelikulak gatazka suntsitzaile larri bat gorrotoa lagun izanda bizi izan duten lagunen istorioa erakusten du, eta sentimendu horiek gainditzeko hartu duten erabakia.
Bizikidetza. Bizikidetza berreskuratzeko, Ruandako genozidioa, alde batean nahiz bestean, bizi izan zuten lagunek egindako prozesu pertsonala erakusten du: batzuk ahaztu egiten dute, beste batzuk barkatu, besteak adiskidetu egiten dira.
Justizia. Filmak Ruandako genozidioaren ostean, justiziaren beharra adierazten du. Memoria historikoa eta ondorengo belaunaldiei utzi nahi zaien oinordetza biltzen ditu justizia horrek.

Filma ikusteko eta entzuteko iradokizunak
Pelikula bat modu askotara ikus eta entzun daiteke. Erreferentzi puntu batzuk eskaintzen ditugu. Zehazki pelikula modu honetara ikusi eta entzutea iradokitzen dizugu:

…barrura begira. Lehen pertsonan esanguratsu egiten zaigun horri buruz hausnartzea, eta gure bizitzan bertan sortarazten dizkigun galderei buruz. Helburua ez da betirako erantzunak bilatzea, sortarazten dizkigun erresonantziei so egitea baizik.
…kanpora begira. Taldean edo eta familian elkarrizketa sustatu. Kontua ez da ondorioetara iristea. Hauteman eta sentitu duguna konpartitzea, eta besteen hautemate ezberdina entzuten eta ulertzen saiatzea.
…ez bakarrik buruarekin, baita bihotzarekin ere. Une batez aurreiritzi ideologikoak edo aurrez ditugun ideiak albo batera uztea, pelikulak kontatzen digun harira, sentimenduek hitz egin dezaten.
eta denbora baten buruan, berriz pentsatzea… Egun batzuetara pelikulak uzten digun arrastoari adi egon. Arrasto hori ikusi dugunari buruzko hausnarketak eta istorioak gugan hartzen duen protagonismoak bat egitearen ondorioa da.

Zenbait galdera…
…pelikula ikusi aurretik

· Gorrotoari buruz: Zer da gorrotoa? Zerk sorrarazten du? Nolako ondorioak ditu?
· Bizikidetzari buruz: Posible al da berriz ere min eman dizun horrekin bizitzea?
· Justiziari buruz: Gatazka batean, zer da memoria historikoa? Ze lotura dauka justiziarekin?

…pelikula ikusi ondoren

· Zerk ahalbidetu zuen Ruandako genozidioa gauzatu zuten lagunek halako krimenak egitea? Zer esan nahi du justizia betetzea? Zigor-justizia izan behar du soilik edo baita gizarte-justizia?
· Zein oinordetza utzi nahi diete biktimek euren seme-alabei? Nola laguntzen du desio horrek barkamen- eta berradiskidetze-prozesu horretan?
· Filman memoriaz hitz egiten da. Biktimek eta borreroek partekatutako memoria egon daiteke? Posible al da bestearen mina ikustea?

Pello Sarasuaren laguntzarekin.
Gida didaktikoa deskargatu

Scroll to Top