Sinopsia
Gurasotzakoak hil ondoren, Hortensek ama biologikoa ezagutzeko beharra sentitzen du. Ama bakarrik ez, bere familiako gainontzeko kideak ere aurkitzen ditu: bere osaba Maurice, haren emaztea eta bera ahizpa Roxane. Horiek guztiek sekretuak gordetzen dituzte, eta gezurren atzean ezkutatzen dituzte beren buruak. Zalantzak gaindituta, Hortensek aurre egiten dio bere ama aurkitzeak ekar diezaiokeenari. Amaren eta alabaren artean erlazio berezia sortzen da, geroz eta estuagoa, eta onuragarria dena beren bizitzentzat nahiz familiako gainontzeko kideekin dituzten erlazioentzat. Erlazio horixek familiako beste partaideak muturrera eramango ditu, eta beren bizitzetan nagusi diren sekretuak argitara ateratzen, eta horiei guztien artean aurre egiten lagunduko die.
Gaia
Ausardia, beldurrak eta konplexutasuna
Ausardia. Pelikula honek egia bilatzeko eta hori argitara ateratzeko behar den ausardia deskribatzen du.
Beldurrak. Egiari aurre egiteak ekar ditzakeen ondorioei diegun beldurra ageri da filmean. Baita beldur horiei aurre egiteko modu desberdinak ere.
Konplexutasuna. Zera islatzen du istorioak: gizakia konplexua da, eta horregatik beti dago besteari buruz ikusten ez den eta aurkitzea komeni den zerbait gehiago.
Filma ikusteko eta entzuteko iradokizunak
Pelikula bat modu askotara ikus eta entzun daiteke. Erreferentzi puntu batzuk eskaintzen ditugu. Zehazki pelikula modu honetara ikusi eta entzutea iradokitzen dizugu:
…barrura begira. Lehen pertsonan esanguratsu egiten zaigun horri buruz hausnartzea, eta gure bizitzan bertan sortarazten dizkigun galderei buruz. Helburua ez da betirako erantzunak bilatzea, sortarazten dizkigun erresonantziei so egitea baizik.
…kanpora begira. Taldean edo eta familian elkarrizketa sustatu. Kontua ez da ondorioetara iristea. Hauteman eta sentitu duguna konpartitzea, eta besteen hautemate ezberdina entzuten eta ulertzen saiatzea.
…ez bakarrik buruarekin, baita bihotzarekin ere. Une batez aurreiritzi ideologikoak edo aurrez ditugun ideiak albo batera uztea, pelikulak kontatzen digun harira, sentimenduek hitz egin dezaten.
eta denbora baten buruan, berriz pentsatzea… Egun batzuetara pelikulak uzten digun arrastoari adi egon. Arrasto hori ikusi dugunari buruzko hausnarketak eta istorioak gugan hartzen duen protagonismoak bat egitearen ondorioa da.
Zenbait galdera…
…pelikula ikusi aurretik
· Egiari buruz: Zer dakar egia esateak? Egiaren beldur al gara?
· Maitasunari buruz: Maitasunagatik esaten al dugu gezurrik? Eta maita gaitzaten?
· Besteei buruz: Ingurukoek guk nahi bezala balora ez gaitzaten diogun beldurra dela-eta esaten al dugu gezurrik?
Bene-benetan ezagutzen bagaituzte, gainontzekoek guri buruz pentsatuko duten horri beldurra diogu?
…pelikula ikusi ondoren
· Zergatik itxoiten du Hortensek gurasotzakoak hiltzea ama biologikoa bilatzeko?
· Zergatik ezkutatu zion amak Roxani Hortense existitzen zela? Zein beldur ditu Roxanek bere ahizpa berriarekiko?
· Zergatik gorde dute berentzat Mauricek eta haren emazteak ezin dutela seme-alabarik izan? Nola eragin du egoera horrek beren erlazioan?
Elena Mendozaren laguntzarekin.
Gida didaktikoa deskargatu