Gaiak
Adinak
Hizkuntza

Urtea: 1996

Iraupena: 159 min.

Herrialdea: Danimarka

Zuzendaritza: Lars Von Trier

Aktoreak:

Emily Watson, Stellan Skarsgard, Katrin Cartildgem Jean-Marc Barr, Udo Kier, Adrian Rawlins, Mikkel Gaup, Jonathan Hackett, Sandra Coe, Roef Ragas, Phil McCall, Robert Robertson, Desmond Reilly, Sarah Gudgeon, Finlay Welsh, David Gallagher

Produkzioa: Trust Film Svenka, Liberator Production

Rompiendo las olas

Izenburu originala: Breaking The Waves

Sinopsia
70ko hamarkada hasieran, Bess (Emily Watson) Eskoziako ipar kostako komunitate txiki batean bizi den gaztea Jan-ez (Stellan Skargård) maitemintzen da, petrolio-plataforma batean lan egiten duen gizon munduzale bat. Nahiz eta ingurua, komunitate puritano zurrun bat izanik aurka jarri, Bess eta Jan ezkondu egiten dira. Ezkontza ondoren, mutila lanera itzultzen da, Bessek honen itzulerarako falta diren egunak zenbatzen dituen bitartean, beraien maitasuna zeruak bedeinkatuta dagoela sinetsita, batez ere, Jainkoarekin mentalki komunikatu daitekeela uste duelakoi. Baina, egun batean, Janek izugarrizko istripua izango du.

Gaia
Maitasuna, kemena eta gatazka

Maitasuna. Ezarritako eskema guztiak puskatzera, baita arrazoizkoa denaren mugak puskatzera ere, eramaten duen maitasunaren indarra aurkezten du istorioak.
Kemena. Azken ondoriotara eramaten duen eta fedearen bidean kokatzen den intuizioa jarraitzeko behar den kemena aurkezten du pelikulak.
Gatazka. Arrazoizkoa denarekin eta ezarritakoarekin talka egiten duen erabakiak sortzen duen gatazka eta eskandalua deskribatzen da.

Filma ikusteko eta entzuteko iradokizunak
Pelikula bat modu askotara ikus eta entzun daiteke. Erreferentzi puntu batzuk eskaintzen ditugu. Zehazki pelikula modu honetara ikusi eta entzutea iradokitzen dizugu:

…barrura begira. Lehen pertsonan esanguratsu egiten zaigun horri buruz hausnartzea, eta gure bizitzan bertan sortarazten dizkigun galderei buruz. Helburua ez da betirako erantzunak bilatzea, sortarazten dizkigun erresonantziei so egitea baizik.
…kanpora begira. Taldean edo eta familian elkarrizketa sustatu. Kontua ez da ondorioetara iristea. Hauteman eta sentitu duguna konpartitzea, eta besteen hautemate ezberdina entzuten eta ulertzen saiatzea.
…ez bakarrik buruarekin, baita bihotzarekin ere. Une batez aurreiritzi ideologikoak edo aurrez ditugun ideiak albo batera uztea, pelikulak kontatzen digun harira, sentimenduek hitz egin dezaten.
eta denbora baten buruan, berriz pentsatzea… Egun batzuetara pelikulak uzten digun arrastoari adi egon. Arrasto hori ikusi dugunari buruzko hausnarketak eta istorioak gugan hartzen duen protagonismoak bat egitearen ondorioa da.

Zenbait galdera…
…pelikula ikusi aurretik

· Fedeari buruz: Onargarria al da fedea?
· Maitasunari buruz: Arrazoizkoa al da maitasuna?
· Benekotasunari buruz: Zenbaitetan norberarenganako leialtasunak dakarren gatazka sumitzen al dugu?

…pelikula ikusi ondoren

· Zergatik Bessek jokatzen du jokatzen duen moduan? Arrazoizkoa al da, eskandalagarria, miresgarria…?
· Bessek nahi duena lortzeak bere jarrera eta aukerei zentzua ematen al die?
· Zer esan nahi du kanpaien azken eszenak?

Olatz Praten laguntzarekin.
Gida didaktikoa deskargatu

Scroll to Top