Gaiak
Adinak
Hizkuntza

Urtea: 1988

Iraupena: 127 min.

Herrialdea: Grezia

Zuzendaritza: Theo Angelopoulos

Aktoreak:

Tania Paleologou, Michalis Zeke, Stratos Giorgigoglou

Produkzioa: Coproducción Grecia-Francia-Italia

Paisaje en la niebla

Izenburu originala: Topio stin omichli

Sinopsia
Alemania aldera doan ihesaldia burutzen dute balizko aitaren bila dabiltzen bi ume grekoek. Tren bat hartzen dute, eta sarbidapen bidaian zehar ongia eta gaizkia, egia eta gezurra, maitasuna eta heriotza, isiltasuna eta hitza aurkitzen dute.

Gaia
Maitasuna, itxaropena eta hutsunea

Maitasuna. Pelikulak neskato batek burutzen duen maitasun bilaketa ertakusten digu. Ezagutzen ez duen aitaren maitasunaren bilaketan maitasunaren beste aurpegiekin egiten du topo.
Itxaropena. Zailtasunak egon arren, bizitzaren zentzuaren bilaketa sustatu, animoa eman eta indartu dezakeen itxaropena aurkezten da.
Hutsunea. Etsipenak, indarkeriak, heriotzak eta maitatua sentitze ez izanak dakarten hutsunearen sentipena deskribatzen digu pelikulak.

Filma ikusteko eta entzuteko iradokizunak
Pelikula bat modu askotara ikus eta entzun daiteke. Erreferentzi puntu batzuk eskaintzen ditugu. Zehazki pelikula modu honetara ikusi eta entzutea iradokitzen dizugu:

…barrura begira. Lehen pertsonan esanguratsu egiten zaigun horri buruz hausnartzea, eta gure bizitzan bertan sortarazten dizkigun galderei buruz. Helburua ez da betirako erantzunak bilatzea, sortarazten dizkigun erresonantziei so egitea baizik.
…kanpora begira. Taldean edo eta familian elkarrizketa sustatu. Kontua ez da ondorioetara iristea. Hauteman eta sentitu duguna konpartitzea, eta besteen hautemate ezberdina entzuten eta ulertzen saiatzea.
…ez bakarrik buruarekin, baita bihotzarekin ere. Une batez aurreiritzi ideologikoak edo aurrez ditugun ideiak albo batera uztea, pelikulak kontatzen digun harira, sentimenduek hitz egin dezaten.
eta denbora baten buruan, berriz pentsatzea… Egun batzuetara pelikulak uzten digun arrastoari adi egon. Arrasto hori ikusi dugunari buruzko hausnarketak eta istorioak gugan hartzen duen protagonismoak bat egitearen ondorioa da.

Zenbait galdera…
…pelikula ikusi aurretik

· Maitasunari buruz: Maitatua ez sentitzeak zein ondorio ditu?
· Itxaropenari buruz: Zerk sortarazten du itxaropenaren bikaketak?
· Hutsuneari buruz: Zein harreman dute hutsuneak eta maitasunak? zer sortarazten du hutsunea gugan?

…pelikula ikusi ondoren

· Hanbiat saiakera eta gero, zerk bultzaten du protagonista bilatzen jarraitzera?
· Oztopoak oztopo, zer bultzatzen die anai-harreboi abentura jarraitzera? Une zailenetan zerk sostengatzen die?
· Istorio hontako protagonistak zein aukera ditu? Gertakariak gertakari, zerk eragiten dio bere fantasia hori bizitzen jarraitzera?

Orla Hassonen laguntzarekin.
Gida didaktikoa deskargatu

Scroll to Top