Gaiak
Adinak
Hizkuntza

Urtea: 1999

Iraupena: 106 min.

Herrialdea: Txina

Zuzendaritza: Zhang Yimou

Aktoreak:

Minzhi Wei, Huike Zang, Zhenda Tian, Fanfan Li, Yuying Feng, Enman Gao

Produkzioa: Guangxi Film & Beijing New Picture

Ni uno menos

Izenburu originala: Not one less

Sinopsia
Herrixkako irakaslearen ama gaixotu egiten da, eta horrek, Wei Menzhiren, 13 urteko neskatxa baten ardurapean uzten du eskola. Neskaren heziketa oso mugatu da, eta irakasteko ez du trebetasun gehiegi. Weik ez du soldata kobratuko baldin eta jaso zuen ikasle kopuru bera mantentzen ez badu irakasle titularra itzultzen denean. Ez du bakar bat ere galdu behar. Horregatik, hirira egin beharko du bidaia, etxeko egoera ekonomiko zailak bultzatuta, lana bilatzeko eskola utzi duen haurra bueltan ekartzeko.

Gaia
Pobrezia, erantzukizuna eta benetakotasuna

Pobrezia. Pelikulak baliabide gehiegi ez duen eskola bateko egunerokoa kontatzen du zeinetan adimena zorroztea ezinbestekoa den behar den guztia erdiesteko.
Erantzukizuna. Irakasle gazteak, bizkor heltzen denak, onartu egiten du ikasleak elkarrekin mantentzeko ardura, egiteko horixe bihurtzen du bere kausa eta horrek ekartzen dizkion ondorioak bera gain hartzen ditu.
Benekotasuna. Elkartasunean eta benekotasunean oinarritutako kompromezua islatzen du istorioak..

Filma ikusteko eta entzuteko iradokizunak
Pelikula bat modu askotara ikus eta entzun daiteke. Erreferentzi puntu batzuk eskaintzen ditugu. Zehazki pelikula modu honetara ikusi eta entzutea iradokitzen dizugu:

…barrura begira. Lehen pertsonan esanguratsu egiten zaigun horri buruz hausnartzea, eta gure bizitzan bertan sortarazten dizkigun galderei buruz. Helburua ez da betirako erantzunak bilatzea, sortarazten dizkigun erresonantziei so egitea baizik.
…kanpora begira. Taldean edo eta familian elkarrizketa sustatu. Kontua ez da ondorioetara iristea. Hauteman eta sentitu duguna konpartitzea, eta besteen hautemate ezberdina entzuten eta ulertzen saiatzea.
…ez bakarrik buruarekin, baita bihotzarekin ere. Une batez aurreiritzi ideologikoak edo aurrez ditugun ideiak albo batera uztea, pelikulak kontatzen digun harira, sentimenduek hitz egin dezaten.
eta denbora baten buruan, berriz pentsatzea… Egun batzuetara pelikulak uzten digun arrastoari adi egon. Arrasto hori ikusi dugunari buruzko hausnarketak eta istorioak gugan hartzen duen protagonismoak bat egitearen ondorioa da.

Zenbait galdera…
…pelikula ikusi aurretik

· Laguntzari buruz: Inguruan ditugunei laguntza eskatzen ba al dakigu? Nola erantzuten diogu laguntza-eskaera bati?
· Nekaezintasunari buruz: Horren erraz etsiko ez bagenu, bete nahi ditugun helburuetako gehiago gauzatuko genituzke? Behar denean atzera egitea garaipentzat jo daiteke?
· Laguntasunari buruz: Zer egitera helduko ginateke lagun batengatik?

…pelikula ikusi ondoren

· Eskolari materiala eman ondoren kazetariak «honek jende ona ere badagoela erakusten du» dio, eta betiko egiten dute alde bertatik. Zer eratortzen da jarrera hontatik?
· Zergatik aldatzen da Wei? Zerk bihurrarazten du Wei andereñoa?
· Zer eragin dute pelikula amaieran haurrek arbelean idazten dituzten hitzek?

Nerea Beldarrainen laguntzarekin.
Gida didaktikoa deskargatu

Scroll to Top