Sinopsia
Nader eta Simin alaba bat duten Irango senar-emazteak dira. Urte batzuk ezkonduta egon ostean, Siminek Iran utzi eta bizitza hobeago bat bilatu nahi du. Nolanahi ere, Naderrek gelditu nahi du bere aitak alzheimerra duelako eta zaindu nahi duelako. Emazteak dibortzioa eskatzen dio baina lortzen ez duenez, bere gurasoen etxera doa bizitzarea. Naderrek emakume bat kontratatzen du bere aita zaintzen lagundu diezazion. Bere etxera itzultzen den batean adinekoa bere ohera lotua aurkitzen du. Une horretan bere bizitzak iraulketa bat emango du.
Gaiak
Erabakiak hartzea, erantzukizuna, egia
Erabakiak hartzea. Beren bizitzak aldatuko dituzten erabakiak hartu behar dituzten pertsonak eta erabakiak libreki hartzeko aurre egin behar dieten baldintzak agertzen dira pelikulan.
Erantzukizuna. Beren ekintzen eta erabakien erantzukizuna onartzeko pertsonaiek dituzten zailtasunak eta horrek sorrarazten dieten erru-sentimenduei nola egiten dieten aurre agertzen dira pelikulan.
Egia. Egia edo gezurra esateko egoerari aurre egin behar diote pertsonaiek, gainontzeko pertsonentzat horrek ondorioak dituela jakinda.
Filma ikusteko eta entzuteko iradokizunak
Pelikula bat modu askotara ikus eta entzun daiteke. Erreferentzi puntu batzuk eskaintzen ditugu. Zehazki pelikula modu honetara ikustea eta entzutea iradokitzen dizugu:
…barrura begira. Gutako bakoitzari esanguratsu egiten zaigun horri buruz eta gure bizitzan bertan sorrarazten dizkigun galderei buruz hausnartu. Helburua ez da betirako erantzunak aurkitzea, uzten dizkigun arrastoei erreparatzea baizik.
…kanpora begira. Taldean edota familian elkarrizketa sustatu. Kontua ez da ondorioetara iristea. Hauteman eta sentitu duguna konpartitzea, eta besteen hautemate ezberdina entzuten eta ulertzen saiatzea da.
…ez bakarrik arrazoiarekin, baita bihotzarekin ere. Une batez aurreiritzi ideologikoak eta edo aurrez ditugun ideiak albo batera utzi, pelikulak kontatzen digun horren harira, sentimenduek hitz egin dezaten.
…eta denbora baten buruan, berriz ere pentsatu. Adi erreparatu egun batzuen ostean pelikulak utzitako arrastoari. Arrasto hori ikusi dugunari buruzko hausnarketak eta istorioak gugan hartu duen biziak sortutako inpresioa da.
Zenbait galdera…
…pelikularen aurretik
· Erabakiak hartzeari buruz: Erraza al da erabakiak hartzea? Zerk zailtzen du? Zer baloratzen dugu?
· Erantzukizunari buruz: Zer esan nahi du geure ekintzetaz erantzule izatea? Egiten al dugu?
· Gezurrei buruz: Zergatik esaten ditugu gezurrak? Zein ondorio izan ditzakete gezurrek?
…pelikularen ondoren
· Zer erabaki hartu behar dituzte Naderrek, Siminek, Termehek eta Raziehek pelikulan? Zerk dauka pisurik handiena erabkiak hartzerakoan?
· Nortzuk esaten dituzte gezurrak pelikulan? Zergatik egiten dute? Nori egiten diote kalte gezurrek? Egia esan zezaketen? Zer aldatuko litzateke?
· Nola sentitzen dira? Onartzen al dituzte beren gezurren ondorioak?
Pello Sarasuaren laguntzarekin
Gida didaktikoa deskargatu