Sinopsia
Omar, Londresen bizi den gazte pakistandar bat, bere osabaren garbitegi bat zuzentzen hasten da Johnnyrekin batera, klaseko lagun eta orain hoolligan eta gaizkile bihurtua. Euren arteko harreman irekiak sakonki maitemindutako maitale bilakatuko ditu eta familiak aho zabalik utziko dituzte.
Gaia
Maitasuna, itxaropena eta arrazismoa
Maitasuna. Istorioak maitasun mota desberdinak lantzen ditu: anaiarteko maitasuna, guraso eta seme-alaben arteko maitasuna eta maitasun erotikoa.
Itxaropena. Pertsonaiek «thatcherismo» garaian, ziurgabetasun, baloreen kaos eta ez soluziorik ez etorkizunik ikusten ez den garai batean, aurrera egiteko borroka egiten dute.
Arrazismoa. Ingalaterran kokatzen hasiak ziren pakistandarren egoera islatzen du istorioak. Britainiarrek etorkinekiko zuten arrazismoa eta etorkinek britaniarrekiko zutena nabari da.
Filma ikusteko eta entzuteko iradokizunak
Pelikula bat modu askotara ikus eta entzun daiteke. Erreferentzi puntu batzuk eskaintzen ditugu. Zehazki pelikula modu honetara ikusi eta entzutea iradokitzen dizugu:
…barrura begira. Lehen pertsonan esanguratsu egiten zaigun horri buruz hausnartzea, eta gure bizitzan bertan sortarazten dizkigun galderei buruz. Helburua ez da betirako erantzunak bilatzea, sortarazten dizkigun erresonantziei so egitea baizik.
…kanpora begira. Taldean edo eta familian elkarrizketa sustatu. Kontua ez da ondorioetara iristea. Hauteman eta sentitu duguna konpartitzea, eta besteen hautemate ezberdina entzuten eta ulertzen saiatzea.
…ez bakarrik buruarekin, baita bihotzarekin ere. Une batez aurreiritzi ideologikoak edo aurrez ditugun ideiak albo batera uztea, pelikulak kontatzen digun harira, sentimenduek hitz egin dezaten.
eta denbora baten buruan, berriz pentsatzea… Egun batzuetara pelikulak uzten digun arrastoari adi egon. Arrasto hori ikusi dugunari buruzko hausnarketak eta istorioak gugan hartzen duen protagonismoak bat egitearen ondorioa da.
Zenbait galdera…
…pelikula ikusi aurretik
· Iraganari buruz: Zein modutan balio digu iraganak etorkizunari aurre egiteko?
· Anbizioari buruz: Zein da ambizioaren muga morala?
· Adiskidetasunari buruz: Zerk eraman gaitzake adiskidetasun bat galtzera?
…pelikula ikusi ondoren
· Zein dira garaiko Britainia Handiaren egoera deskribatzen duten elementuak? Nola eragiten diete pertsonaia bakoitzari?
· Zein interpretazio egin daiteke Taniaren ihesaldiari buruz?
· Zeintzuk dira Omar eta Johnnyren arteko harremanaren trabak?
Olatz Praten laguntzarekin.
Gida didaktikoa deskargatu