Gaiak
Adinak
Hizkuntza

Urtea: 2004

Iraupena: 125 min.

Herrialdea: Espainia

Zuzendaritza: Alejandro Amenábar

Aktoreak:

Javier Bardem, Belén Rueda, Lola Dueñas, Mabel Rivera, Joan Dalmau, Celso Bugallo, Clara Segura y Tamar Novas

Produkzioa: Sogecine / Himenóptero / UGC Images / Eyescreen

Mar adentro

Izenburu originala: Mar adentro

Sinopsia
Bere familiak zaintzen duela, Ramonek 30 urte daramatza ohean etzanda. Mundura duen leiho bakarra bere gelan duen hori da, bere gaztaroa eten zuen istripua izan zuen itsasoaren ondoan. Ordudanik bere nahi bakarra bizitza modu duin batean bukatzea da. Baina Juliaren, bere borroka babesten duen abokatua, eta Rosaren, bizitzeak merezi duela buruan sartu nahi dion herriko emakume bat, etorrerak bere mundua hankaz gora jarriko du. Ramonek badaki benetan maite duen pertsona horrek soilik lagundu diezaiokeela azken bidaia egiten.

Gaia
Maitasuna, aukerak, gatazkak

Maitasuna. Maitatzeko eta maitasun hori bizitzeko modu ezberdinak azaltzen ditu, eta maitatzeko modu ezberdinek dakartzaten ondorioak.
Aukerak. Pelikulak norberak bere bizitzarekin egin nahi duena aukeratu ahal izateari buruz hitz egiten du.
Gatazkak. Pelikulan bizitzearen eta duintasunez bizitzearen arteko borroka agertzen da.

Filma ikusteko eta entzuteko iradokizunak

Pelikula bat modu askotara ikus eta entzun daiteke. Erreferentzi puntu batzuk eskaintzen ditugu. Zehazki pelikula modu honetara ikusi eta entzutea iradokitzen dizugu:

…barrura begira. Lehen pertsonan esanguratsu egiten zaigun horri buruz hausnartzea, eta gure bizitzan bertan sortarazten dizkigun galderei buruz. Helburua ez da betirako erantzunak bilatzea, sortarazten dizkigun erresonantziei so egitea baizik.
…kanpora begira. Taldean edo eta familian elkarrizketa sustatu. Kontua ez da ondorioetara iristea. Hauteman eta sentitu duguna konpartitzea, eta besteen hautemate ezberdina entzuten eta ulertzen saiatzea.
…ez bakarrik buruarekin, baita bihotzarekin ere. Une batez aurreiritzi ideologikoak edo aurrez ditugun ideiak albo batera uztea, pelikulak kontatzen digun harira, sentimenduek hitz egin dezaten.
eta denbora baten buruan, berriz pentsatzea… Egun batzuetara pelikulak uzten digun arrastoari adi egon. Arrasto hori ikusi dugunari buruzko hausnarketak eta istorioak gugan hartzen duen protagonismoak bat egitearen ondorioa da.

Zenbait galdera…
…pelikula ikusi aurretik

· Bizitzari buruz: Bizitzak zer esan nahi du ? Baliagarria izan behar al du?
· Duintasunari buruz: Bizitzeko edo hiltzeko duintasunari buruz zer ulertzen dugu?
· Maitasunari buruz: Zer eskatzen diogu maitasunari?

…pelikula ikusi ondoren

· Ramonen egoeran bizitzen jarraitzeak merezi al du?
· Zer gertatzen da Juliarekin? Zergatik aldatzen du erabakiaz?
· Boirora alde egiterakoan Ramon agurtzen duenean zergatik egiten du irribarre Ramonen koinatak malko artean?

Aintzane Ziarretaren laguntzarekin.
Gida didaktikoa deskargatu

Scroll to Top