Sinopsia
Bederatzi argumentu paralelo islatzen ditu pelikulak, eta guztiek komunean duten ezaugarria gertatzen diren tokia da: San Fernandoko bailara. Haur prodijio bat, telebistako lehiaketa bateko aurkezle bat, haur prodijio izandako bat, hilzorian dagoen gizon bat, galdutako haren semea, haren emaztea, hilzorian dagoen gizonaren erizaina, kokainazale bat eta polizia bat. Itxuraz independenteak diren istoriek biltzen dituen zentzu bitxia dute.
Gaia
Damua, barkamena eta bizitza
Damua. Iraganaren pisua eta, beharrezkoa balitz, damuari bidea irekiko dion egiazkotasunez iragan horri aurre egiteko beharra deskribatzen du pelikulak.
Barkamena. Norberak bere buruari egindako kritika zintzoaren eta mingarriaren, baina aldi berean askatzailearen, emaitza gisa ezinbestekoa den barkatzeko eta barkatuak izateko beharra kontatzen du filmeak.
Bizitza. Bizitza kontrolatu ezin daitekeen zerbait bezala ageri da pelikulan, zeina, oinarrizkoena kolokan jartzen denean, bitxia, sorpresaz beterikoa eta ulertezina den.
Filma ikusteko eta entzuteko iradokizunak
Pelikula bat modu askotara ikus eta entzun daiteke. Erreferentzi puntu batzuk eskaintzen ditugu. Zehazki pelikula modu honetara ikusi eta entzutea iradokitzen dizugu:
…barrura begira. Lehen pertsonan esanguratsu egiten zaigun horri buruz hausnartzea, eta gure bizitzan bertan sortarazten dizkigun galderei buruz. Helburua ez da betirako erantzunak bilatzea, sortarazten dizkigun erresonantziei so egitea baizik.
…kanpora begira. Taldean edo eta familian elkarrizketa sustatu. Kontua ez da ondorioetara iristea. Hauteman eta sentitu duguna konpartitzea, eta besteen hautemate ezberdina entzuten eta ulertzen saiatzea.
…ez bakarrik buruarekin, baita bihotzarekin ere. Une batez aurreiritzi ideologikoak edo aurrez ditugun ideiak albo batera uztea, pelikulak kontatzen digun harira, sentimenduek hitz egin dezaten.
eta denbora baten buruan, berriz pentsatzea… Egun batzuetara pelikulak uzten digun arrastoari adi egon. Arrasto hori ikusi dugunari buruzko hausnarketak eta istorioak gugan hartzen duen protagonismoak bat egitearen ondorioa da.
Zenbait galdera…
…pelikula ikusi aurretik
· Iraganari buruz: Nola egin aurre akatsei edo bidegabekeriei? Zer egin dezakegu?
· Barkamenari buruz: Zer dakar barkatzeak eta barkamena eskatzeak?
· Gizatasunari buruz: Zer da bizitzarengandik eta gure pertsona maiteengandik espero duguna?
…pelikula ikusi ondoren
· Haur prodijioa, telebistako aurkezlea, haren alaba, haur prodijio izandakoa, hilzorian dagoen gizona, galdutako haren semea, haren emaztea eta erizaina eta polizia; Zer gertatzen zaie? Zer behar dute? Zerk aldarazten die?
· «Agian iraganarekin amaitu dugu, baina iraganak ez du gurekin amaitu». Zer esan nahi du esaldi horrek?
· Hilzorian dagoen gizonak eta poliziak «Ez utzi inork ezertaz damutu behar ez zarela esan diezazun. Erabil ezazu damua!»; «Barkatzeko ahalmena dugu, horixe da bizitzak duen gogorrena» diote, hurrenez hurren. Zer esan nahi dute?
Begoña Gomezen laguntzarekin.
Gida didaktikoa deskargatu