Gaiak
Adinak
Hizkuntza

Urtea: 1946

Iraupena: 170 min.

Herrialdea: AEB

Zuzendaritza: William Wyler

Aktoreak:

Dana Andrews,  Fredric March,  Myrna Loy,  Harold Russell,  Teresa Wright,  Virginia Mayo,  Cathy O´Donnell,  Hoagy Carmichael

Produkzioa: Samuel Goldwyn Company.

Los mejores años de nuestra vida

Izenburu originala: The best years of our lives

Sinopsia
Bigarren Mundu Gerra ondoren Ipar Ameriketako hiru soldadu AEBra itzultzen dira. Al Stephensonek (Frederich March), infanteriako sargentuak, banku batean egiten zuen lan. Homer Parrishek (Harold Russell), marinelak, bi besoak galdu ditu gerran. Fred Derryk (Dana Andrews), historia bikaineko hegazkin bonbaketarietako pilotuak eta 25 urteko gazteak, saltoki handi bateko tabernan egiten zuen lan. Hirurek itzulerako hegaldian ezagutzen dute elkar, herri berekoak baitira. Bertan dituzte zain haien familiak, emazteak eta lagunak. Ezinegona eta beldurra sentitzen dute, izan ere, gerraren aurreko bizitzari ekin behar diote berriz.

Gaia
Itzulera, gatazka eta beldurrak

· Itzulera. Esperientzia zailaren eta traumatikoaren ondoren normalitatera itzultzen diren lagunen istorioa kontatzen du pelikulak. Itzulera horretan errealitatea ez dago utzi zuten lekuan, eta bueltan datozenak ez dira joan ziren pertsona berdinak.
· Gatazka. Nahiz eta itzulera luzaroan desiratutakoa izan, sufrimentu- eta zailtasun-aldi baten ondoren bizitzara berriz ere moldatzeko prozesuak dakartzan gatazkak, zailtasunak eta kontraesanak deskribatzen ditu filmak.
· Beldurrak. Nor bere bizitza berreskuratzeak eta jasandako sufrimendu guztia eta itzulerak sortutako zailtasunak modu konstruktiboan integratzeak sorrarazten dituen beldurrak eta eskatzen dituen ahaleginak erakusten ditu pelikulak.

Filma ikusteko eta entzuteko iradokizunak
Pelikula bat modu askotara ikus eta entzun daiteke. Erreferentzi puntu batzuk eskaintzen ditugu. Zehazki pelikula modu honetara ikusi eta entzutea iradokitzen dizugu:

…barrura begira. Lehen pertsonan esanguratsu egiten zaigun horri buruz hausnartzea, eta gure bizitzan bertan sortarazten dizkigun galderei buruz. Helburua ez da betirako erantzunak bilatzea, sortarazten dizkigun erresonantziei so egitea baizik.
…kanpora begira. Taldean edo eta familian elkarrizketa sustatu. Kontua ez da ondorioetara iristea. Hauteman eta sentitu duguna konpartitzea, eta besteen hautemate ezberdina entzuten eta ulertzen saiatzea.
…ez bakarrik buruarekin, baita bihotzarekin ere. Une batez aurreiritzi ideologikoak edo aurrez ditugun ideiak albo batera uztea, pelikulak kontatzen digun harira, sentimenduek hitz egin dezaten.
eta denbora baten buruan, berriz pentsatzea… Egun batzuetara pelikulak uzten digun arrastoari adi egon. Arrasto hori ikusi dugunari buruzko hausnarketak eta istorioak gugan hartzen duen protagonismoak bat egitearen ondorioa da.

Zenbait galdera…
…pelikula ikusi aurretik

· Normaltasunari buruz: Zer dakar sufrimenduzko esperientzia baten ostean normaltasunera itzultzeak?
· Frustrazioari buruz: Nola onar dezake batek bizitzak eta munduak aurrera darraitela muturreko zailtasun-prozesuan dagoenean?
· Zoriontasunari buruz: Nola integra daitezke arazoak eta zailtasunak bizitzako prozesuan?

…pelikula ikusi ondoren

· Zer gertatzen zaie hiru soldaduei beren etxeetara iristen direnean? Zergatik ez dute sartu nahi denbora luzean desiratu dutena izan bada?
· Zer gertatzen zaio Parrishi haren neska-lagunarekin? Zergatik ez da berarekin komunikatzen? Zerk bideratzen du aldaketa?
· Zer gertatzen zaie Al Stephensoni eta Fred Derryri? Zein arazo dute adaptatzeko?

Begoña Gomezen laguntzarekin.
Gida didaktikoa deskargatu

Scroll to Top