Sinopsia
Istorioak Fronteran du leku, Texasen eta Mexikoren arteko mugan. Kultura-nahaste izugarria dago bertan, eta modu nahiko zibilizatuan bizi dira. Zerbitzutik kanpo dauden bi soldaduk gizon baten gorpua aurkituko dute basamortuan lurperatua. Bertako sheriff-ak bere gain hartuko du kasua, eta ikerketek dirauten bitartean bere iragan pertsonaleko enigmei aurre egin beharko die.
Gaiak
Nortasuna, desberdintasuna eta elkarguneak
Nortasuna. Norberak bere nortasun pertsonala eta kolektiboa bilatzeko egiten duen ahalegina erakusten du filmak.
Bilaketa hori norberaren istorioa aztertzea eta berriz ere eraikitzea ahalbidetzen duen ikuspegi aldeanitzetik egindako iraganaren irakurketa baten bidez gauzatzen da.
Desberdintasuna. Istorioak desberdintasunaren mapa erakusten du, eta muga diren hesi eta marra zehaztugabeak deskribatzen ditu.
Elkarguneak. Filmak elkartzea erakusten du erantzun gisa; desberdinen arteko nahasketa batzen dituen horretan: giza izaeraren berezkoena.
Filma ikusteko eta entzuteko iradokizunak
Pelikula bat modu askotara ikus eta entzun daiteke. Erreferentzi puntu batzuk eskaintzen ditugu. Zehazki pelikula modu honetara ikusi eta entzutea iradokitzen dizugu:
…barrura begira. Lehen pertsonan esanguratsu egiten zaigun horri buruz hausnartzea, eta gure bizitzan bertan sortarazten dizkigun galderei buruz. Helburua ez da betirako erantzunak bilatzea, sortarazten dizkigun erresonantziei so egitea baizik.
…kanpora begira. Taldean edo eta familian elkarrizketa sustatu. Kontua ez da ondorioetara iristea. Hauteman eta sentitu duguna konpartitzea, eta besteen hautemate ezberdina entzuten eta ulertzen saiatzea.
…ez bakarrik buruarekin, baita bihotzarekin ere. Une batez aurreiritzi ideologikoak edo aurrez ditugun ideiak albo batera uztea, pelikulak kontatzen digun harira, sentimenduek hitz egin dezaten.
eta denbora baten buruan, berriz pentsatzea… Egun batzuetara pelikulak uzten digun arrastoari adi egon. Arrasto hori ikusi dugunari buruzko hausnarketak eta istorioak gugan hartzen duen protagonismoak bat egitearen ondorioa da.
Zenbait galdera…
…pelikula ikusi aurretik
· Nortasunari buruz: Zer da identitatea? Zein da gurea? Nolako pisua du iraganak nortasunean?
· ”Bestea”ri buruz: Zenbaitetan, “haien”gandik ondo bereiztutako “geu” batean sentitzeko beharra izaten al dugu? Zergatik?
· Giza izaerari buruz: Zein da guztiok konpartitzen dugun giza izaera?
…pelikula ikusi ondoren
· Nola bizi dira Sam Deeds, Pilar Cruz eta Delmer Payne? Zerk batzen ditu? Zer dakite euren iraganaz, eta horrek nola eragiten die? Zerk ahalbidetzen die aldaketa? Zergatik?
· Chucho Montoyak honakoa dio: “Hegoaldera hegan egiten duten txoriek marra hau ikusten dutela uste duzu? (…) Marra honen erdian desberdin pentsatzen dutela uste duzu? (…) Neure gobernua pikutara joan daiteke, baita zeurea ere. Pertsonez ari naiz”. Zer esan nahi du horrek?
· Seminola tribuko beltz indiarrari eskainitako Otisen museoak zein esanahi du istorioan? Zer parteka dezake gizakiak desberdintasunen gainetik?
Begoña Gómezen laguntzarekin.
Gida didaktikoa deskargatu