Gaiak
Adinak
Hizkuntza

Urtea: 1993

Iraupena: 134 min.

Herrialdea: Erresuma Batua

Zuzendaritza: James Ivory

Aktoreak:

Anthony Hopkins, Emma Thompson, Christopher Reeve, James Fox, Hugh Grant, Peter Vaughan, Caroline Hunt, Paula Jacobs, Ben Chaplin, Lena Headey

Produkzioa: Columbia Pictures pr. una prod. Merchant Ivory Production

Lo que queda del día

Izenburu originala: The Remains of the Day

Sinopsia
Stevens etxezain britaniko perfektua da. Harentzat etxezain izatea ideal bat da; muturrera eramaten duena, gainera, Lord Darlingtonen, bere nagusiaren, zerbitzuan. 30. hamarkadako Britainia Handiko «establishment»-eko beste kide asko bezala, naziek Lord Darlington bereganatzen dute gobernu britaniarrarekin komunikazio-bideak eraiki nahian. Miss Kenton etxeko giltzaina da, emakume gaztea eta biziz betetakoa, eta ikaraz erreparatzen dio eskaileretan gora gertatzen denari. Beldurrez bizi arren, gutxina-gutxina, elkarrekin maitemintzen dira Miss Kenton eta Stevens, nahiz eta bietako bakar batek ere onartu nahi ez izan.

Gaia
Gatazka, etika eta maitasuna

Gatazka. Pelikula honek bizitzari ekiteko modu desberdinak aurkezten dizkigu, mina, sifrimendua, maitasuna eta abarreko sentimenduak eta gatazkak estaliz, edo eta barauei aurre eginez eta sentitzen duguna biziz.
Etika. Eguneroko bizitzan ematen diren bidegabekeriei eta ataka etikoei aurre egiteko behar den adorea islatzen du istorioak.
Maitasuna. Koldarkeria eta erabakiezina nagusi diren maitasun istorio bat deskribatzen du pelikulak.

Filma ikusteko eta entzuteko iradokizunak
Pelikula bat modu askotara ikus eta entzun daiteke. Erreferentzi puntu batzuk eskaintzen ditugu. Zehazki pelikula modu honetara ikusi eta entzutea iradokitzen dizugu:

…barrura begira. Lehen pertsonan esanguratsu egiten zaigun horri buruz hausnartzea, eta gure bizitzan bertan sortarazten dizkigun galderei buruz. Helburua ez da betirako erantzunak bilatzea, sortarazten dizkigun erresonantziei so egitea baizik.
…kanpora begira. Taldean edo eta familian elkarrizketa sustatu. Kontua ez da ondorioetara iristea. Hauteman eta sentitu duguna konpartitzea, eta besteen hautemate ezberdina entzuten eta ulertzen saiatzea.
…ez bakarrik buruarekin, baita bihotzarekin ere. Une batez aurreiritzi ideologikoak edo aurrez ditugun ideiak albo batera uztea, pelikulak kontatzen digun harira, sentimenduek hitz egin dezaten.
eta denbora baten buruan, berriz pentsatzea... Egun batzuetara pelikulak uzten digun arrastoari adi egon. Arrasto hori ikusi dugunari buruzko hausnarketak eta istorioak gugan hartzen duen protagonismoak bat egitearen ondorioa da.

Zenbait galdera…
…pelikula ikusi aurretik

· Leialtasunari buruz: Zein ondorio ditu leialtasunak? Muturreraino eramaten al dugu? Zalantzatan jarri gabe egiten dugu men?
· Betebeharrari buruz: Zer jotzen dugu betebehartzat? Besteek agintzen edo proposatzen dizkigutenak? Edota guk geuk egin behar dugula uste duguna?
· Lehentasunei buruz: Zeri ematen diogu balioa bizitzan?

…pelikula ikusi ondoren

· Zergatik gordetzen du isilean Stevensek zein den bere lanbidea Miss Kentonen bila egiten duen bidaian zehar?
· Zergatik ezkontzen da Miss Kenton beste lagun batekin?
· Zergatik ezkutatzen du Stevensek Miss Kentonengatik sentitzen duena? Zergatik ezkutatzen du Lord Darlingtonek egiten duenari buruz pentsatzen duena?

Elena Mendazaren laguntzarekin.
Gida didaktikoa deskargatu

Scroll to Top