Gaiak
Adinak
Hizkuntza

Urtea: 2004

Iraupena: 95 min.

Herrialdea: Iran eta Irak

Zuzendaritza: Paul Thomas Anderson

Aktoreak:

Avaz Latif, Soran Ebrahim, Hiresh Feysal Rahman, Saddam Hossein Feysal, Abdol Rahman Karim

Produkzioa: Bahman Ghobadi Mij Films

Las tortugas también vuelan

Izenburu originala: Lakposhtha hâm parvaz mikonand

Sinopsia
Irakeko Kurdistango herrixka bateko biztanleek, Iran eta Turkia arteko mugan, antena paraboliko bat bilatzen dute Estatu Batuek Iraken aurka egingo duten berehalako erasoaren gaineko berriak lortzeko. Bere arrebarekin eta horren semearekin beste herrixka batetik datorren mutil elbarri batek bihozkada du: gerra gero eta gertuago dago. Bitartean, errefuxiatu-esparruan bizitzak aurrera darrai, eta haurrek, Satelite izeneko gaztetxo bat buru dutela, pertsonen kontrako minak saltzen lortzen dute bizirik irautea.

Gaia
Gerraren izua, bizi iraupena eta sufrimendua

Gerraren izua. Estatu Batuen eta Iraken aurkako gerra hasi aurreko asteetan Kurdistango herrixka bateko haurren egoera erakusten du pelikulak.
Bizi iraupena. Pelikulak bizitzari ume batzuk nola eusten dioten azaltzen duen istorioa kontatzen du pelikulak. Hori da berauek duten bakarra. Baina era berean languntasunerako, elkarkidetzarako eta goxotasunerako lekua ere badagoela erakusten digu.
Sufrimendua. Pelikulan erakutsitako muturreko egoerretan modura, gauzak gertatzen direlako gertatzen dira. Sufrimenduaren egunerokotasun eta normaltasun horrean aurrean pelikulak ikuslea egoera horren zergatiari buruz ihardestea bultzatzen du.

Filma ikusteko eta entzuteko iradokizunak
Pelikula bat modu askotara ikus eta entzun daiteke. Erreferentzi puntu batzuk eskaintzen ditugu. Zehazki pelikula modu honetara ikusi eta entzutea iradokitzen dizugu:

…barrura begira. Lehen pertsonan esanguratsu egiten zaigun horri buruz hausnartzea, eta gure bizitzan bertan sortarazten dizkigun galderei buruz. Helburua ez da betirako erantzunak bilatzea, sortarazten dizkigun erresonantziei so egitea baizik.
…kanpora begira. Taldean edo eta familian elkarrizketa sustatu. Kontua ez da ondorioetara iristea. Hauteman eta sentitu duguna konpartitzea, eta besteen hautemate ezberdina entzuten eta ulertzen saiatzea.
…ez bakarrik buruarekin, baita bihotzarekin ere. Une batez aurreiritzi ideologikoak edo aurrez ditugun ideiak albo batera uztea, pelikulak kontatzen digun harira, sentimenduek hitz egin dezaten.
eta denbora baten buruan, berriz pentsatzea… Egun batzuetara pelikulak uzten digun arrastoari adi egon. Arrasto hori ikusi dugunari buruzko hausnarketak eta istorioak gugan hartzen duen protagonismoak bat egitearen ondorioa da.

Zenbait galdera…
…pelikula ikusi aurretik

· Zoriontasunari buruz: zerk egiten gaitu zoriontsu? Zer eskatzen diogu bizitzari?
· Barkamenari buruz: Pertsonak eta gertakariak bereizten al ditugu?

…pelikula ikusi ondoren

· Nola ulertu daiteke neskatoak bere semea erail izana eta gero bere buruaz beste egitea? Zeri erantzuten dio umearen itxutasunak?
· Gerrak azalpenik ba al du, justifikazioarik?
· Pelikulan ikusitako egoerak, kontatutako istorioak… Badirudi ezerk ez duela zentzurik. Zergatik eta zertarako pelikulan islatutako sufrimendua?

Olatz Praten laguntzarekin.
Gida didaktikoa deskargatu

Scroll to Top