Gaiak
Adinak
Hizkuntza

Urtea: 2012

Iraupena: 98 min.

Herrialdea: AEB

Zuzendaritza: Bean Lewin

Aktoreak: John Hawkes, Helen Hunt, William H. Macy, Moon Bloodgood, Annika Marks, W. Earl Brown, Blake Lindsley, Adam Arkin, Ming Lo, Jennifer Kumiyama, Robin Weigert, Jarrod Bailey, Rusty Schwimmer

Produkzioa: Fox Searchlight Pictures

Las sesiones

Izenburu originala: The Sessions (The Surrogate)

Sinopsia
Mark O´Brien kazetari eta poetaren idatzi autobiografiko hunkigarriki baikorretan oinarrituta, bere bizitzako zati handiena altzairuzko birika batean igaro duen gizon baten istorioa kontatzen du. Bere 38 urterekin birjintasuna galtzeko prest dago. Terapeuta baten laguntzarekin eta bere apaizaren orientabidearekin bere ametsa errealitate bihurtzeko eginkizunari ekingo dio.

Gaiak
Giza izaera, maitasuna eta sexua

Giza izaera. Pelikulan zehar muturreneko egoeretan ere bizitzako gauza on eta baliotsuak ikusteko giza gaitasuna ikusten da. Etsi gabe baina norbere mugen jabe izanda.
Maitasuna. Istorioak gizakiak maitatzeko ezinbesteko beharra duela erakusten du. Era berean maitatzeko hainbat modu aurkezten ditu.
Sexua. Maitatzeko eta maitatua sentitzeko gizakiak sexu-kontaktua behar duela azaltzen digu pelikulak.

Filma ikusteko eta entzuteko iradokizunak
Pelikula bat modu askotara ikus eta entzun daiteke. Erreferentzi puntu batzuk eskaintzen ditugu. Zehazki pelikula modu honetara ikustea eta entzutea iradokitzen dizugu:

…barrura begira. Gutako bakoitzari esanguratsu egiten zaigun horri buruz eta gure bizitzan bertan sorrarazten dizkigun galderei buruz hausnartu. Helburua ez da betirako erantzunak aurkitzea, uzten dizkigun arrastoei erreparatzea baizik.
…kanpora begira. Taldean edota familian elkarrizketa sustatu. Kontua ez da ondorioetara iristea. Hauteman eta sentitu duguna konpartitzea, eta besteen hautemate ezberdina entzuten eta ulertzen saiatzea da.
…ez bakarrik arrazoiarekin, baita bihotzarekin ere. Une batez aurreiritzi ideologikoak eta edo aurrez ditugun ideiak albo batera utzi, pelikulak kontatzen digun horren harira, sentimenduek hitz egin dezaten.
…eta denbora baten buruan, berriz ere pentsatu. Adi erreparatu egun batzuen ostean pelikulak utzitako arrastoari. Arrasto hori ikusi dugunari buruzko hausnarketak eta istorioak gugan hartu duen biziak sortutako inpresioa da.

Zenbait galdera…
…pelikula ikusi aurretik

· Zailtasunei buruz: Muturreko egoeretan bizitzako alde onak eta baliotsuak ikusteko gai al gara? Nola?
· Desgaitasunari buruz: Nola begiratzen diegu desgaitasunen bat duten pertsonei? Beren mugez gain bere gaitasunak ikusten al ditugu?
· Sexuari eta maitasunari buruz: Zer da zuretzat sexua? Gizaki guztion berezko beharra al da? Izan daiteke maitasun gabeko sexurik? Eta sexurik gabeko maitasunik?

…pelikula ikusi ondoren

· Zer iradokitzen dizute Mark O´Brien-en hitzek? «Etxera eraman ninduten, bizitza bat eman zidaten eta beren bizitzari uko egin zioten». Ze sentimendu darabilki protagonistak buruan?
· Cheryl ezagutzean aldatzen al da Mark-en bizitza? Zertan aldatzen da? Eta Cheryl-ena?
· Zer esan nahi du Mark-ek sexuak dimentsio espirituala duela dioenean?
· «Nik maitatua izan nahi nuen. Haiek ni eustea nahi nuen, laztantzea, baloratzea. Baina nire buruarekiko sentitzen nuen amorrua eta beldurra handiegiak ziren». Zergatik esaten ditu Mark-ek hitz hauek?

Aintzane Ziarretaren laguntzarekin.
Gida didaktikoa deskargatu

Scroll to Top