Sinopsia
Bere lana galdu duen arren Michel pozik bizi da bere emazte Marie-Claire-ekin duela hogeita hamar urte. Heuren seme-alaba eta bilobek pozez betetzen dituzte. Oso gertuko lagunak dituzte. Heuren ekintza sindikal eta politikoez harro daude. Heuren kontzientziak heuren begiradak bezain gardenak dira. Baina ongizate hori hautsi egingo da, bi gizon armatuk eta mozorrotuk kolpatu, lotu eta heuren kreditu-txartelekin ihes egiten dutenean.
Gaiak
Maitasuna, elkartasuna, dilemak
Maitasuna. Pertsonarteko maitasunaren hainbat alde nabarmentzen ditu pelikulak: familiaren, adiskidetasunaren edota bikote-harremana zimendu sendoetan oinarritzearen garrantzia. Azken finean bere burua dohain eskaintzeko giza-dohaina ikuspuntu desberdinetatik aurkezten du.
Elkartasuna. Gaitasun-maila baxueneko klase sozialei eragiten dien krisi ekonomikoaren aurrean gizartearen pasibotasunari kritika eskaintzen du filmak. Salaketa sozial itxaropentsua da, heuren idealekin konprometituriko pertsonaiak azaltzen dituelarik.
Dilemak. Heuren bizitzak gidatu dituen oro (solidaritatea, sindikalismoa, klase-sentimendua) birplanteatzera daramatzan gertaera bati egin behar diote aurre protagonistek. Bidegurutze honen aurrean heuren kontzientziari entzun eta justizia egiteko modua zein den erabaki beharko dute.
Filma ikusteko eta entzuteko iradokizunak
Pelikula bat modu askotara ikus eta entzun daiteke. Erreferentzi puntu batzuk eskaintzen ditugu. Zehazki pelikula modu honetara ikustea eta entzutea iradokitzen dizugu:
…barrura begira. Gutako bakoitzari esanguratsu egiten zaigun horri buruz eta gure bizitzan bertan sorrarazten dizkigun galderei buruz hausnartu. Helburua ez da betirako erantzunak aurkitzea, uzten dizkigun arrastoei erreparatzea baizik
….kanpora begira. Taldean edota familian elkarrizketa sustatu. Kontua ez da ondorioetara iristea. Hauteman eta sentitu duguna konpartitzea, eta besteen hautemate ezberdina entzuten eta ulertzen saiatzea da
….ez bakarrik arrazoiarekin, baita bihotzarekin ere. Une batez aurreiritzi ideologikoak eta edo aurrez ditugun ideiak albo batera utzi, pelikulak kontatzen digun horren harira, sentimenduek hitz egin dezaten….eta denbora baten buruan, berriz ere pentsatu. Adi erreparatu egun batzuen ostean pelikulak utzitako arrastoari. Arrasto hori ikusi dugunari buruzko hausnarketak eta istorioak gugan hartu duen biziak sortutako inpresioa da.
Zenbait galdera…
…pelikularen aurretik
Maitasunari buruz: Zein da maitasunaren garrantzia bizitzan? Zerk egiten gaitu zoriontsuago, maitatzeak edo maitatuak sentitzeak?
· Elkartasunari buruz: Zer iradokitzen dizu Jean Jaurés-en ondorengo aipuak? “Benetakoa ulertu, idealeruntz joateko”
· Klase sentimenduari buruz: Zer dira klase sozialak? Zer da burges bat?
· Zalantzei buruz: Zer esan nahi du norberarekin gatazka bat izateak? Zer da kontzientzia? Zertarako balio du?
…pelikularen ondoren
· Zergatik erabakitzen du Michel-ek bere izena zozketako kutxan sartzea? Zer ondorio ekartzen dizkio bere erabakiak? Erabaki egokia iruditzen al zaizu?
· Zergatik kentzen du salaketa Michel-ek? Hala eta guztiz ere Christophe lapur gazteak aurre emango dio, zer leporatzen dio?
· Zergatik erabakitzen dute Michel eta Marie Claire-ek Jules eta Martin etxera eramatea? Nola erantzuten dute heuren familiako kide desberdinek? Zergatik?
Maite Aseginolazaren laguntzarekin.
Gida didaktikoa deskargatu