Sinopsia
Yusra eta Sarah Mardini ahizpa igeriariek egindako bidaia miragarria. Siriako gerrak suntsituta, errefuxiatuak izanik Europara ihes egin zuten bizitza berri baten bila. Izan ere, Rioko 2016ko Joko Olinpikoetan lehiatzeko aukera izan zuten.
Gaiak: immigrazioa, itxaropena eta elkartasuna, bizitza
- Immigrazioa. Siriako gerraren eraginez Yusra eta Sarah Mardini ahizpek ihes egin behar dute bere etxetik. Haien lehengusuarekin batera, egunero milaka errefuxiatuk haien helmugara iristeko egin behar duten bide neketsua egin beharko dute. Izan ere, Europan dauden oztopoekin topo egingo dute.
- Itxaropena eta elkartasuna. Bide neketsua eta amore emateko nahia izan arren, itxaropentsu daude Alemaniara iristeko. Izan ere, Yusrak Joku Olinpikotarako duen itxaropena ez da apaltzen. Bestalde, errefuxiatu taldearen artean elkartasuna funtsezkoa da, baita laguntza eskaintzen duten hainbat GKE ere.
- Bizitza. Bizitzaren garrantzia nabarmetzen da filmean. Bizitza arriskuan dago behin baino gehiagotan, baina batzuetan beharrezkoa da, edo hala ikusten dute protagonistek. Dena dela, tamalez, badira bizitzaz baliatzen diren hainbat pertsona negozioa egiteko.
Filma ikusteko eta entzuteko iradokizunak
Pelikula bat modu askotara ikus eta entzun daiteke. Erreferentzi puntu batzuk eskaintzen ditugu. Zehazki pelikula modu honetara ikustea eta entzutea iradokitzen dizugu:
…barrura begira. Gutako bakoitzari esanguratsu egiten zaigun horri buruz eta gure bizitzan bertan sorrarazten dizkigun galderei buruz hausnartu. Helburua ez da betirako erantzunak aurkitzea, uzten dizkigun arrastoei erreparatzea baizik.
…kanpora begira. Taldean edota familian elkarrizketa sustatu. Kontua ez da ondorioetara iristea. Hauteman eta sentitu duguna konpartitzea, eta besteen hautemate ezberdina entzuten eta ulertzen saiatzea da.
…ez bakarrik arrazoiarekin, baita bihotzarekin ere. Une batez aurreiritzi ideologikoak eta edo aurrez ditugun ideiak albo batera utzi, pelikulak kontatzen digun horren harira, sentimenduek hitz egin dezaten.
…eta denbora baten buruan, berriz ere pentsatu. Adi erreparatu egun batzuen ostean pelikulak utzitako arrastoari. Arrasto hori ikusi dugunari buruzko hausnarketak eta istorioak gugan hartu duen biziak sortutako inpresioa da.

Zenbait galdera…
… pelikularen aurretik
- Immigrazioari buruz: zer da immigrazioa? Zergatik immigratzen da? Gaur egun, ze immigrazio ezagutzen ditugu? Zein da Europako erantzuna arazo honen aurrean?
- Itxaropenari eta elkartasunari buruz: zer da itxaropena? Eta elkartasuna? Zein da gaur egungo biztanleriaren jarrera elkartasunari dagokionez? Ze kasutan sumatzen da gehienetan?
- Bizitzari buruz: zer da beharrezkoa bizitza duina bermatzeko? Zer oztopo aurki ditzakegu? Ze taldeei, kolektiboei eragiten die bereiziki?
… pelikularen ondoren
- Yusraren urtebetetzea ospatzen ari diren bitartean, Sarah Siriako gatazkei buruzko bideoa ikusten ari da. Zein da bere amaren jarrera eta Sarahren erantzuna? Zergatik? Yusra eta Sarah parrandan dauden bitartean atzeko aldean bonbardaketak daude. Zer adierazi nahi dute eszena horrekin? Zein da Lesboseko herritarren jarrera iristen direnean? Ze keinu esanguratsu egiten du Shadak? Ze helbururekin? Ze ondorio jasaten dituzte errefuxiatuek haien herrialdetik ihes egiterakoan? Generoak eragina dauka? Olinpiar Jokoen inaugurazioan zerekin lotzen ditu su artifizialak?
- Ze esanahi daukate Yusraren dominek? Zer egiten dute Mardini ahizpek txalupa ez hondoratzeko? Zein da taldearen jarrera egoera horretan? Hungariatik mugitu behar direnean, taldeko gehienak kamioian sartzen dira baina Yusrak ez du nahi. Zergatik? Zein da errefuxiatuen jarrera Berlinera iristen direnean? Nora eramaten dituzte? Leku egokia da? Zein da entrenadorearen jarrera Yusrarekin?
- Ze bidaia egin behar dute errefuxiatuek? Turkiara iristen direnean zer saltzen da dendetan? Zein da protagonisten erreakzioa? Zer islatzen dute Lesbosen aurkitzen dituzte igeri-jaka guztiek? Filmean errefuxiatuen bizitzekin egiten diren negoziak ikus ditzakegu. Zeintzuk dira? Zergatik egiten dituzte horrelako negozioak? Etikoak dira?