Sinopsia
«Las horas» euren bizitzaren zentzua bilatzen diharduten hiru emakumeren historia da. Bakoitza toki eta garai desberdin batean bizi da, baina elkarri lotuta daude euren desira eta beldurrengatik. Virginia Woolfek eromenaren aurka borrokatzen du «Mrs. Dalooway» bere lehen eleberria idazten diharduen bitartean. 1920 hasieran Londresko auzo pobre batean. Laura Brown, Bigarren Mundu Guerra amaieran Los Angelesen bizi den ematze eta ana, “Mrs. Dalloway” irakurtzen ari da honen eraginez bere bizitzan izugarrizko aldaketa egitea erabaki du. Clarissa Vaughan, Woolfen Dalloway anderearen bertsio eguneratu bat, New Yorken bizi da eta Richard bere lagunaz maiteminduta dago, IHESAz hiltzen ari den poeta bikaina. Hiruren historiek elkar eragiten dute eta azkenean topo egiten dute elkar-antzemate une harrigarri eta traszendental batean.
Gaia
Bizitza, autoerrealizazioa eta sufrimendua
Bizitza. Protagonistek euren burari galdetuz izatearen zentzua bilatzen dute, eurena eta inguratzen dituztenena.
Autoerrealizazioa. Leku eta garai desberdinetan bizi diren hiru emakumeren autoerrealizazio desira agertzen digu pelikulak istorio paralelo hauen bitartez.
Sufrimendua. Heriotza, gaixotasuna, abandonua edo bakardadea bezalako oztopoek sortzen duten sufrimendua ikusi eta haiengan pentsarazten digu.
Filma ikusteko eta entzuteko iradokizunak
Pelikula bat modu askotara ikus eta entzun daiteke. Erreferentzi puntu batzuk eskaintzen ditugu. Zehazki pelikula modu honetara ikusi eta entzutea iradokitzen dizugu:
…barrura begira. Lehen pertsonan esanguratsu egiten zaigun horri buruz hausnartzea, eta gure bizitzan bertan sortarazten dizkigun galderei buruz. Helburua ez da betirako erantzunak bilatzea, sortarazten dizkigun erresonantziei so egitea baizik.
…kanpora begira. Taldean edo eta familian elkarrizketa sustatu. Kontua ez da ondorioetara iristea. Hauteman eta sentitu duguna konpartitzea, eta besteen hautemate ezberdina entzuten eta ulertzen saiatzea.
…ez bakarrik buruarekin, baita bihotzarekin ere. Une batez aurreiritzi ideologikoak edo aurrez ditugun ideiak albo batera uztea, pelikulak kontatzen digun harira, sentimenduek hitz egin dezaten.
eta denbora baten buruan, berriz pentsatzea… Egun batzuetara pelikulak uzten digun arrastoari adi egon. Arrasto hori ikusi dugunari buruzko hausnarketak eta istorioak gugan hartzen duen protagonismoak bat egitearen ondorioa da.
Zenbait galdera…
…pelikula ikusi aurretik
· Zentzuari buruz: Zein da gure bizitza oinarritzen den · sostengua?
· Ametsei buruz: Nola mantendu ametsak eta desioak, zailtasunak zailtasun?
· Heriotzari buruz: Zergatik da heriotzarena gai tabu bat? Hartaz hitz egiteak beste modu batean jokatzen lagunduko liguke?
…pelikula ikusi ondoren
· Zein da loreek filmaren hasieran pertsonaia bakoitzarentzat duten esanahia? Zein egoera bizi du bakoitzak?
· Beraien bizitzan erabakiorra den egun hortan zer gertatzen zaie protagonistei? Zein erabaki hartzen dituzte? Zergatik? Zer ahalbidetzen du egun horrek?
· Zergatik beraien bizitzek dute egun horretan erdigunea?
Olatz Praten laguntzarekin.
Gida didaktikoa deskargatu