Sinopsia
Petrolio plataforma batean istripu bat gertatzen da eta ondorioz gizon bat hil eta beste bat larri zaurituta gertatzen da. Emakume bakarti eta misteriotsu bat (Sarah Polley) denboraldi baterako itsu geratu den zauritua (Tim Robbins) zaintzera iristen da plataformara. Euren artean intimitate bitxia sortzen doa, sekretuz, egiez, gezurrez, umorez eta saminez betetako lotura bat, nondik bietako inor ez den minik gabe aterako eta euren bizitza betirako aldatuko duen.
Gaia
Biktimak, iragana eta maitasuna
Biktimak. Gatazka suntsitzaile batean biktima baten lehentasuna zein den deskribatzen du filmak: jasandako erasotik libratzeko beharra, bizitza baldintzatzen duen erasoa edo baita bizitza baliogabetzen duena ere.
Iragana. Istorioak iragan mingarri baten pisuak sortutako zalantza eta sufrimendua eta bizitzarako zentzu eraikitzaile bateko itxaropen berrien egoera batera heltzeko eta integratzeko beharra kontatzen du.
Maitasuna. Maitasun askatzaile baten istorioa erakusten digu berezko bizitza hartzen duten eta irristatzeko eta blindatze sendoenak puskatzeko gai diren hitzen bitartez.
Filma ikusteko eta entzuteko iradokizunak
Pelikula bat modu askotara ikus eta entzun daiteke. Erreferentzi puntu batzuk eskaintzen ditugu. Zehazki pelikula modu honetara ikusi eta entzutea iradokitzen dizugu:
…barrura begira. Lehen pertsonan esanguratsu egiten zaigun horri buruz hausnartzea, eta gure bizitzan bertan sortarazten dizkigun galderei buruz. Helburua ez da betirako erantzunak bilatzea, sortarazten dizkigun erresonantziei so egitea baizik.
…kanpora begira. Taldean edo eta familian elkarrizketa sustatu. Kontua ez da ondorioetara iristea. Hauteman eta sentitu duguna konpartitzea, eta besteen hautemate ezberdina entzuten eta ulertzen saiatzea.
…ez bakarrik buruarekin, baita bihotzarekin ere. Une batez aurreiritzi ideologikoak edo aurrez ditugun ideiak albo batera uztea, pelikulak kontatzen digun harira, sentimenduek hitz egin dezaten.
eta denbora baten buruan, berriz pentsatzea… Egun batzuetara pelikulak uzten digun arrastoari adi egon. Arrasto hori ikusi dugunari buruzko hausnarketak eta istorioak gugan hartzen duen protagonismoak bat egitearen ondorioa da.
Zenbait galdera…
…pelikula ikusi aurretik
· Penari buruz: Zer sorrarazten digu sufrimenduak? Sufritzen duen norbaiti begiratzeak zer sorrarazten digu?
· Iraganari buruz: Nola egiten zaio aurre gatazka suntsitzaile eta sufrimenduz betetako bati?
· Maitasunari buruz: Maitasunak zaurgarri egiten al gaitu? Sendo sentitzen al gara? Askatu egiten al gaitu?
…pelikula ikusi ondoren
· Nolakoa da Hanna-ren bizimodua petrolio plataformara iritsi aurretik? Ze bereizgarri dauka?
· Hannak zergatik dio inbidia ozeonografoari?
· Zer gertatzen da Hanna et Josef-en artean? Zerk ahalbidetzen du bien arteko harremana? Zer sortzen dio bakoitzari bestearekin duen harremanak?
Begoña Gomezen laguntzarekin.
Gida didaktikoa deskargatu