Sinopsia
1973ko azaroa, New Cannan, Connecticut. Askapen sexualak Amerikako familia tradizionalak eta akomodatuak astindu ditu, Kontrolik gabe dagoen Hood familiarengan du eragina korronte askatzaile honek. Esker Oneko eguneko iluntzean, familiako kideak odesea sexualari ekingo diotenean, izotzezko ekaitz batek “metafora argia” ingurua joko du. Gau hotz hortako gertakari tragikoek, barregarriek eta lotsagabeek Hood-tarrak aurrez aurrez jartzera eramango dituzte.
Gaiak
Noraeza eta familia
Noraeza. Benetazko desioak baino, inertziak eta aspertzeak mugiarazten dituen pertsonak aurkezten dizkigu pelikulak.
Egungo gizakiak berezkoa duen noraeza deskribatzen du, zeinak askatasuna, erantzunkizuna eta motibazioa desitxuratzen dituen.
Familia. Gizakia definitzen eta eratzen duten familartekoen eta bikoteen arteko harremanen joan-etorriak jartzen ditu agerian pelikulak.
Filma ikusteko eta entzuteko iradokizunak
Pelikula bat modu askotara ikus eta entzun daiteke. Erreferentzi puntu batzuk eskaintzen ditugu. Zehazki pelikula modu honetara ikusi eta entzutea iradokitzen dizugu:
…barrura begira. Lehen pertsonan esanguratsu egiten zaigun horri buruz hausnartzea, eta gure bizitzan bertan sortarazten dizkigun galderei buruz. Helburua ez da betirako erantzunak bilatzea, sortarazten dizkigun erresonantziei so egitea baizik.
…kanpora begira. Taldean edo eta familian elkarrizketa sustatu. Kontua ez da ondorioetara iristea. Hauteman eta sentitu duguna konpartitzea, eta besteen hautemate ezberdina entzuten eta ulertzen saiatzea.
…ez bakarrik buruarekin, baita bihotzarekin ere. Une batez aurreiritzi ideologikoak edo aurrez ditugun ideiak albo batera uztea, pelikulak kontatzen digun harira, sentimenduek hitz egin dezaten.
eta denbora baten buruan, berriz pentsatzea… Egun batzuetara pelikulak uzten digun arrastoari adi egon. Arrasto hori ikusi dugunari buruzko hausnarketak eta istorioak gugan hartzen duen protagonismoak bat egitearen ondorioa da.
Zenbait galdera…
…pelikula ikusi aurretik
· Hutsuneari buruz: «Dena eduki» arren, zerk eragiten du hutsunea eta asetu ezina?
· Zorionari buruz: Posible al da zoriontsu izatea errealitatetik ihes eginez?
· Desleialtasunari buruz: Zer dago desleialtasunaren atzean?
…pelikula ikusi ondoren
· Zein antzekotasun dago «Cuatro Fantásticos» eta Hood familiaren artean? Zer gertatzen da beren ahalmenekin?
· Hood familiako amak zer esan nahi du honakoa dioenean: «Ni aspertzen ari zara, badut jada senarra»?
· Hood familiaren azken eszenan ba al da itxaropenerako zantzurik?
Itxasne Etxeberriaren laguntzarekin.
Gida didaktikoa deskargatu